http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ainhoa Arteta izango da Barakaldo Antzokiko denboraldiari hasiera emango dion protagonista nagusia

Francisco Corujo tenoreak eta Rubén Fernández Aguirre piano-jotzaileak lagunduta emango dio hasiera sopranoak programazioari

IZASKUN MOYANO

Denboraldi berria estreinatu du Barakaldo Antzokiak aste honetan. Programazioan, Ainhoa Arteta sopranoaren emanaldia, El Arrebato kortzertua eta antzerkiko erabateko bi estreinaldiak dira nagusi.

El Arrebato izango da Barakaldo Antzokiko denboraldi berriko oihala igotzen lehena. Bi kontzertu emango ditu ` Musiko de Guardia' azken diskoa aurkezteko, irailaren 29n, bata, eta 30ean, berriz, bestea.

Bira egiten ari den Luar Na Lubre jarraituko zaio. 30. urteurrena duenez, kantu arrakastatsu guztiak errepasatzen ari da Folk banda mitikoa

Azken lana aurkeztuko du Ana Alcaldek ere. 'Leyenda' izena duen azken diskoan, Björkekin alderatu du kantaria nazioarteko prentsak.

Rossini abesbatzaren 'Zarzuela on Air' eta Teatro Tribueñeren `Alarde de Tonadilla' musika-ikuskizunek eszenaratze antzeztua eskainiko digute.

Oskarbik ekarriko digu euskal musika.  Kantarik ospetsuenak errepasatzeaz gainera, 'Mendira naiz' azken lana osatzen dutenak ere kantatuko ditu talde beteranoak.

Gala Lirikoak emango die amaiera musika-proposamenei, eta han izango ditugu Ainhoa Arteta eta Francisco Corujo, Rubén Fernández Aguirreren pianoak lagunduta.  «Gure antzokian lehenengo aldiz entzuteko aukera izango dugulako berria da ikus-entzuleek horren ongi ezagutzen duten soprano tolosarraren inguruko nobedadea» esan du Barakaldo Antzokiko lehendakari Rakel Olallak. «Eta zer esan agertokietan arrakasta itzela izaten ari den musikari barakaldar Rubén Fernández Aguirre handiaz? Egin duen ibilbideak kantariak laguntzera eraman du, eta, gaur egun, besteak beste, Carlos Álvarez, María Bayo edo Arteta beraren kantari handien ohiko piano-jotzailea da» zehaztu du.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos