http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ainara LeGardonen disko berriaren aurkezpena, Azkuna Zentroan

Ainara LeGardon, kontzertu batean./Dani Arrizabalaga
Ainara LeGardon, kontzertu batean. / Dani Arrizabalaga

Artistaren eta bere taldekideen kontzertua kulturen atarian izango da ostiralean

ELCORREO.COM

Album berria aurkeztuko du ostiralean Ainara LeGardonek Azkuna Zentroan, lan horren estreinaldia izango den kontzertu bakarrean. Taularatzean, Ainara LeGardonek talde osoaren laguntza izango du, boskote gisa: Xabier Erkizia (musikari eta ekoizlea), Rubén Martínez (baxua), Héctor Bardisa (bateria) eta Hannot Mintegia (gitarra, koruak).

«Jolasean ibiltzen gara arkeologoak izatera, hondakinak tratatzen adituak, zuhaitzen adaburuen gainetik errepideak egiten dituzten kartografoak eta teknikariak izatera. Ez da inongo ideiarik zapuztu. Batzuk ez dira entzuten, egon ere ez daude, baina itzal egiten dute. Ez da zirriborroen basorik soildu disko hau egiteko».

Ainara LeGardonen album berria -izenburu bera duena- grabazioko estudioan bertan zenbait hilabetez egindako konposizio- eta ekoizpen-prozesuaren emaitza da. Xabier Erkizia musikari eta ekoizlearen eskutik egin du. Bion arteko elkarlanari esker, Ainarak aztertu dituen musika-alderdi desberdinak bateratu ahal izan dira, hala rock gordinena, nola inprobisazioa eta soinu-esperimentazioa. Dagoeneko ohikoak diren lankide hauek bat egin dute bikotearekin: Rubén Martínez (baxua), Héctor Bardisa (bateria) eta Hannot Mintegia (gitarra, koruak). Testuak lehenbiziko aldiz paratu ditu gaztelaniaz, eta artistaren imajinarioen bilaketa eta bateratze hori islatzen dute.

Teaser honetan, 'Aunque pierda' kantaren soinu-collagearen aurrerapena dago. Ainara LeGardonen polaroidarekin eta errebelatze-prozesuko fotografiekin egina dago. Hannot Mintegia arduratu da bideoaren edizioaz.

Baina nor da Ainara Legardon? 1976an Bilbon jaiotako artistak rock independentearen eszena –kritika bikainak eta harrera beroa jaso dituzten sei albumetan erregistratuta– eta soinu-esperimentazioaren esparrua jorratu ditu txandaka. 25 urtetik gora dituen bere ibilbidean izan duen destilazio-prozesu pertsonal eta artistiko biziaren ondorio logikoa.

1991. urtean eman zuen lehen kontzertua, eta, harrezkero, Europako (Frantzia, Italia, Belgika, Holanda, Alemania, Polonia, Suitza) eta Estatu Batuetako agertokietatik ibili da. 2003. urtean bere diskoetxea sortu zuen, eta harekin argitaratzen ditu lanak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos