Borrar

Aiaran abenduaren 1ean egingo da Aialdeko Adinekoen XVIII Topaketa

sergio eguía

Martes, 21 de noviembre 2017, 23:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurten ere, Aiaraldeak kuadrillako adinekoen eskualdeko topaketa antolatu du. Abenduaren 1ean izango da, 10:00etatik aurrera, Aiaran. Goizean, bisita gidatuak egingo dira Llantenoko Eskola Artistikoetara, Izoria gaztandegira eta Arespalditzako Udalera. Enrique Arberas biologoaren hitzaldia ere entzungo dute. Ondoren, hamaiketako txiki bat egingo da, eguna indarrez jarraitzeko, eta, gainera, aurten, magia- eta umore-ikuskizun bat ere eskainiko da. Bazkaria Los Arcos de Quejanan izango da, 14:30ean, eta dantzaldia ere egingo da. Parte hartu nahi dutenek doako garraioa izango dute. Amurrion 09:45ean jasoko dira partaideak, Telefónicako eraikinaren ondoko autobus-geltokian.

Izena emateko azken eguna: azaroaren 24a

Jai horretan parte hartzeko, 20 euro sartu beharko dira Kutxabankeko kontu-zenbaki honetan: ES9120953264101090175117 (Aiaraldea). Bestalde, Torre Aldea elkartearen (telefono-zenbakia: 653736170) edo Villa de Amurrio elkartearen (telefono-zenbakia: 665731069) bidez ere izena eman ahal izango da. Izena emateko azken eguna: azaroaren 24a. Parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefono-zenbakia zehaztu beharko dira, bai eta autobusa zein geltokitan hartuko duen ere. Informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan antolatzaileekin posta elektronikoz (cayala.cultura@gmail.com) edo telefonoz (945393122). Plazak mugatuak dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios