http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aiara eta Gasteiz arteko 15 eta 16 lineek ordutegia aldatu dute

Goizeko lehen zerbitzuetan urriaren 23tik, astelehenarekin, aurrera

I.AGOTE

Aldundiaren Garraio Zerbitzuko 15 lineako (Vitoria-Gasteiz/Amurrio/Laudio) eta 16 lineako (Artziniega/Okondo) lehen bidaiak hamar minutu lehenago aterako dira datorren astelehenetik aurrera, urriak 23. Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak neurri hori hartu du garaiz iristeko azken destinoan eta erabiltzaileak sasoiz hel daitezen lantoki eta ikastegietara.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak etengabe ebaluatzen du foru garraioko linea horien funtzionamendua, disfuntzioak zuzendu, nola hobetu jakin, udalen eta kuadrillen eta erabiltzaileen eskariei erantzun eta, azken batean, herritarren zerbitzura jartzeko kalitatezko zerbitzu publiko bat, haien beharrei erantzuteko.

Ebaluazio lan horri esker, antzeman da Aiarako kontzesioko 15 eta 16 lineetako zenbait bidaia behin eta berriro heltzen direla berandu, geltoki bakoitzean gero eta denbora gehiago behar baita bidaiari kopuruak gora egin duelako. Atzerapen horien ondorioz, erabiltzaileak ez dira sasoiz heltzen lantegi eta ikastegietara, eta horrek kexak ekarri ditu.

Eragozpen horiei aurre egiteko, eta erabiltzaileei konponbidea emateko asmoz, datorren astelehenetik aurrera, urriak 23, Gasteiz/Amurrio/Laudio lineako bidaiak(15 linea), orain Okondotik 7:25ean ateratzen direnak Gasteizerantz, 7:15ean aterako dira; Gasteiztik Laudiorako zerbitzuak, berriz, 7:50etik 7:40ra aurreratuko du irteera, hau da, 10 minutu.

Halaber, Artziniega/Okondo linea (16 linea), orain Laudiotik ateratzen dena 7:05ean, datorren astelehenetik aurrera 6:55ean aterako da.Aldaketok ikastaldian izango dute indarra.

Aiarako kontzesioko foru linea berriak 2015eko ekainean jarri ziren abian; harrezkero, berrikuntzak sartu dituzte zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, hala nola geltoki berriak Laudio, Amurrio, Luiaondo, Lanteno eta EHUko Arabako campusean; ordutegialdaketakikastegietara garaiz iristekoorduei egokituta; eta sarritasuna handitzea 14 linean (Gasteiz/Izarra), 15 linean (Gasteiz/Laudio) eta 16 linean (Artziniega/Okondo).

Guztira, 205.747 pertsonak erabili zituzten 2016an zehar Aiarako kontzesioko errepide bidezko herri arteko garraioko hiru lineak, hau da, aurreko ekitaldian baino % 12,55 gehiago.2017ko lehenengo bederatzi hiletan 168.877 bidaiari izan dira, iazko aldi berean baino % 13,4 gehiago.

Fotos

Vídeos