http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ahizpatasunean ahalduntzeko Gasteizko jardunaldian ehunka emakume elkartu dira

«Elkarteetan sarean sortutako estrategiek emakumeen ahotsa entzunarazten laguntzen dutela» azpimarratu dute Emakundek urtero antolatzen duen emakumeen elkarteen bileran

AMALIA IBARGUTXI

Ehunka emakume elkartu dira aste honetan sororitatearen (ahizpatasunaren) eta ahalduntze kolektiboaren alde egiteko Gasteizko Europa Jauregian. Emakundek antolatu du jardunaldia, urtero egiten duen bezala, emakumeen elkarteen ordezkariekin.

'Ahizpatasuna, kolektiboki eta generoaren ikuspuntutik ahalduntzeko bide gisa' izenburupean, sororitatea «tresna politiko» gisa erabiltzearen garrantzia azpimarratu du Pilar Careaga editore, filólogo eta aktibista feministak, «elkarteetan sarean sortutako estrategiek emakumeen ahotsa entzunarazten laguntzen dute eta».

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, eta Maite Bilbaok, Arabako Aholku-azpibatzordeko presidenteak ireki dute jardunaldia. Emakumeen ahalduntzerik gabe ez dagoela berdintasunik adierazi du Landaidak, eta elkarteek urtean zehar egiten duen lana goraipatu. Espazioak irabaztearen «garrantzia» ere adierazi du, «emakumeen ahotsa entzunarazteko eta emakumeen erabakiak errespetatuak izan daitezen».

Bestetik, Marina Subirats-ek, soziologian katedraduna eta feminismoan adituak, hitzaldia egingo du Pilar Careaga editorearekin batera. Arabako aholku-azpibatzordeko kidea den Nuria Sáez de Jauregik aurkeztu ditu Subirats eta Careagaren hitzaldiak. Subiratsek aurtengo martxoaren 8ko manifestazio eta herri-mugimendua gogoratu ditu eta gaineratu duenez, «jada beste une batean gaude. Emakumeak aldatu egin gara azken hamarkadotan, eta orain kolektiboa dena nola aldatzen dugun ikusiko da». Arauak aldatu eta aurrera egiteko beharra aldarrikatu du.

Jardunaldiaren bigarren partean lantegia egin dute elkarteetako ordezkariekin ahizpatasunean oinarrituta.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos