http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Afrikako hiru emakume ikertzaile Bizkaiko bekak jasoko dituzte

Aldundiak eskainiko dizkie laguntza

ELCORREO.COM

Afrikako hiru emakume ikertzaileri lagunduko die Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak beken bidez. Horrela, sei hilabeteko egotaldia egin ahal izango dute Bizkaiko ikerketa zentroetan.

Bekak Mujeres por África izeneko fundazioarekin egindako hitzarmen baten bitartez bideratuko dira. Fundazioaren lehendakaria den Maria Teresa Fernandez de la Vegak eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatu Teresa Laespadak sinatu dute, aste honetan, Bilbon.

Hitzarmena 'Ellas investigan (Science by Women)' programaren barruan dago, eta «zeharkako politiken adibide garbia». Laespadak azaldu duenez, «zeharo lantzen ditu berdintasuna eta emakumeen ikusgarritasun eta ahalduntzea, bai eta garapenerako lankidetza, prestakuntzaren eta ikerkuntzaren aldeko apustua ere, beti Afrikari zuzenean begira».

Halaber, Laespadak gogorarazi du duela denbora gutxi Bizkaiko Aldundian onetsi den Lankidetzarako Plan Zuzentzaileak argi adierazten duela «Afrika bertatik bertara begiratzeko asmoa».

Bestalde, Fernandez de la Vegak eskerrak eman dizkio Bizkaiko Aldundiari programan parte hartzeagatik, eta azpimarratu du "oso garrantzitsua" dela, alde batetik, emakumeak ezagutza sortzen den esparruetan jardutea, eta horietako bat ikerkuntza da, eta, bestetik, euren lana ikusaraztea, bai euren herrialdeetan, bai munduko gainerako herrialdeetan.

Azken urteotan, 'Ellas Investigan (Science by Women)' programa nazioartean ospe handia duten hainbat ikerkuntza-zentroetan eta zentro teknologikoetan garatzen ari da. Aste honetan sinatu den hitzarmenak programa hori Bizkaian ere aplikatzea ahalbidetuko du.

Sei hilabeteko egonaldia

Zehazki, Afrikako hiru emakume zientzialari edo teknologok, hots, euren jatorrizko herrialdeetan unibertsitateko irakasle diren hiru emakumek, bekak jasoko dituzte Bizkaiko ikerkuntza zentroetan sei hilabeteko egonaldia egin dezaten.

Proiektuaren xedea da emakumeok goi mailako ikerkuntza alorreko prestakuntza laguntzea, horrela euren unibertsitateetan ikerkuntza taldeak eratu ahal izango baitituzte, bai eta Europako unibertsitateekin eta proiektuekin estekak eta sareak ezartzea ere.

Bizkaiko zentro kolaboratzaileak, Medikuntza Zientzien Akademiaren bitartekaritza kudeaketei esker, Kronigune, BioCruces eta DeustoTech dira. Erakunde hauen izenean, honako hauek izan dira hitzarmena sinatzeko ekitaldian: Medikuntza Zientzien Akademiaren presidentea den Ricardo Franco; Ane Fullaondo, Kroniguneren I+G alorreko arduraduna; Mari Luz del Valle, Biocrucesen Kudeaketa eta Antolaketa alorreko zuzendaria; Alfonso Bahillo, DeustoTechen zuzendaria.

Fotos

Vídeos