http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Afrika eta Ekialde Hurbileko gatazkak, besteak beste, 'Kazetaritza, bertatik bertara' jardunaldietan

Judith Praten erakusketaren argazki bat./Judith Prat
Judith Praten erakusketaren argazki bat. / Judith Prat

Egitarauak bosgarren edizioa beteko du aurten, azken hilabeteetan nazioartearen arreta erakarri duten gatazkei begira

JAN ECHEVARRÍA

'Kazetaritza, bertatik bertara' ospatzen ari da atzotik Gazteizen. Larunbatean amaituko den ekitaldi honetan, kazetariek, prentsa-argazkilariek eta berriemaileek gaurkotasun informatiboa aztertuko dute «herritar guztiei irekitako eztabaida eta gogoeta espazioak sortzeko asmoz, informazioaz sakonago eta lasaiago hausnartzearren, urteko beste garai batzuetako presarik gabe», azaldu zuen jardunaldien aurkezpenean Estíbaliz Cantok, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotziak.

Egitarauak bosgarren edizioa beteko du aurten, azken hilabeteetan nazioartearen arreta erakarri duten gatazkei begira: Ekialde Hurbila, Afrikako bihotzeko indarkeria, eta Frantzia zein Estatu Batuetako egoera politiko eta sozial berria, besteak beste.

Funtsean hitzaldi eta mahai-inguruek osatzen dute programa, zeinetan leku gatazkatsuetan lan egiten duten berriemaileak, ordezkari bereziak, prentsa-argazkilariak edo beste profesional batzuk arituko diren. Egun hauetan hitzaldi eta solasaldiak 12:00etan eta 19:00etan hasiko dira eta sarrera librea izango da. Kontuan izan, jarduera gehienak Europa jauregian egingo direla eta lekuak betetzen direnean ateak ixtiko dituztela.

Hortaz aparte, garrantzitsua da esatea Judith Prat prentsa-argazkilari aragoiarraren 'Boko Haram, indarkeria Afrikaren bihotz ekonomikoan' argazki-erakusketa, Europa biltzar jauregiaren ondoan dagoena, igandean kenduko dutela.

Desertuko biztanleak

Judit Pratez aparte, beste hauek dira Gasteizen: Joseba Zalacain, gai sozialetan espezializatuko kazetaria, zeinak desorekak, prekarietatea eta pobrezia izango baititu hizpide; Mikel Reparaz, EITBren berriemailea AEBetan; Rocío López argazkilari eta irakaslea; Ricardo García Vilanova kazetari eta bideo-kazetaria, zeinak hedabide ospetsuentzat lan egiten baitu, eta Alexandra Gil, kazetaria eta terrorismo yihadistan espezializatutako idazlea.

Gauez, programan landutako edukiekin lotura duten filmen ziklo bat antolatu da. Florida zinema-aretoetan izango dira proiekzioak, 3 euroan.

Azkenik, Kazetaritza, bertatik bertara programaren bosgarren edizioko berritasun gisa, ostiralean Desertuko biztanleei buruz – Acerca de los habitantes del desierto errezitaldia egingo da Europa jauregian: Ricardo García Vilanovaren argazkiak proiektatzen diren bitartean, Bernardo Atxagak bere testuetako batzuk errezitatuko ditu, eta Anari kantariak bere lanetako batzuk interpretatuko. Ez ezazu pentsa eta hurbildu zaitez!

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos