http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

200 aditu izango dira Getxoko Diseinu grafikoko azokan

200 aditu izango dira Getxoko Diseinu grafikoko azokan

Ekitaldian 15 txostengilez gain ezagutzera eraman ez duten sorpresa parea bate gongo direla adierazi du antolakuntzak

IZASKUN MOYANO

Irailaren 29 eta 30ean Serifalaris seigarren edizioa ospatuko da Getxon. Han izango dira estatu mailako 15 txostengile aditu. Horrez gain, masterclass batzuk ere antolatuko dira eta baita umeentzako diseinu tailerra ere. Guztira, antolakuntzak adierazi duenez 200 profesionaletik gora azokan izatea espero da.

Ekitaldia, izen bera daraman estudioko arduraduna den Marina Goñi diseinatzaileak eta Freskueko Peio Atxalandabasok antolatu dute. Biek ala biek adierazi duten bezala bertara hurbiltzen den pertsona orok goiz eta arratsaldetan parte hartzeko abagunea izango du Getxolaneko egoitzetan eta Andres Isasi musika eskolan.

Aurreko edizioetan bezala, Serifalarisek «estatuko diseinu grafikoko jende garrantzitsu eta eraberritzaileena» batu nahi du. Hauek «proiektu jakin batzuen sormen prozesua, haien inspirazio iturriak eta metodologia» azalduko dutela adierazi du antolakuntzak prentsa ohar baten bitartez.

Mariña Goñi eta Peio Atxalandabasok adierazi duten bezala, «diseinatzaileek diseinatzaileei zuzenduta antolatutako proposamena da». Hauen xedea, profesionalei beraien eguneroko lanean lagundu, haien lanarekin erlazionatutako konpetentziak hobetzea eta oro har bikainago izaten laguntzea da. Honela, diseinu grafikoaren sektorea sustatu eta industria eratu nahi dute.

Aurtengo edizioak Pati Nuñez, 2007ko estatuko Diseinu sariaren irabazle eta Mercadonako zenbait kosmetikako produkturen packagingaren diseinatzailea, eta Diego Areso, honen gehigarrietan parte hartu duen eta El Pais egunkariko arte zuzendaria izango ditu gonbidatu gisa.

Fotos

Vídeos