http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

74 adingabekok laguntza jasoko dute beraien gurasoak berriz gaizki ez tratatu ditzaten

Hezitzaile bat, adingabeko batekin.
Hezitzaile bat, adingabeko batekin. / Ramón L. Pérez

Bizkaiko Foru Aldundiak gazte hauen kasuak aztertu zituen urteko lehen hiru hilabeteetan

IZASKUN MOYANO

Aldundiak, ume eta gurasoen arteko liskarretan oinarritzen den esku-hartze programa abian du jada, eta gurasoak gaizki tratatu dituzten 232 umeri laguntza eskaini die urteko lehen hiru hilabeteetan. Hauetatik 74 erasotzaileak izan dira eta 154 tratu txarra jaso duten gurasoak.

Instituzioko iturrien arabera, haurren artean 53 mutil eta 21 neska zeuden; non hauetako hamahiru 10 eta 13 urte bitartekoak ziren. Hamazazpi 14 eta 15 urte bitartekoak izan dira, hogeita hamahiru 16 eta 18 urte bitartekoak eta hamaika 19 eta 21 urte bitartekoak. 2017ko ekainaren 30ean 43 familia arazoak konpontzeko prosezuan zeuden eta beste 42 laguntza jasotzekoan. Gurasoei dagokienez, 71 ama, 46 aita eta 41 familiako aurkitzen ziren.

Haien artean izandako liskarretan ama izan da kaltetuena. Kasu guztietan tratu-txar psikologikoa jaso izan dute, eta askotan baita fisikoa ere. Baina, aitak ere erasoa jaso duen familietan psikologikoa izan da gehienbat. Oro har, gurasoek ez dituzte umeak salatzen, baina hau gertatzen denean, ama izaten da salaketa jartzen duena, noizean behin urruntze-aginduarekin batera.

Aldunditik beste datu «garrantzitsu» bat azpimarratu nahi izan dute: programa honetan parte hartzen zuten familien %33ak genero-indarkeriaren jasan izan du etxean. Izan ere, laguntza jaso duen familiaren perfila %46ren kasuan nuklearra izan da, %21ean gurasoak banatuta egon dira, edota %8 monoparentalak izan dira. Guzti hauetako asko, dagoeneko zerbitzu sozialen laguntza jaso ondoren programan parte hartu dutenak izan dira.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos