http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Adinekoentzako IV. Zinema Erakustaldian hamar film proiektatuko dira, aste honetan

Zinema areto bat./Fotolia
Zinema areto bat. / Fotolia

Gasteizko adinekoentzako zentro soziokulturalen programazio bateratuaren barruko jarduera da erakustaldia

SERGIO EGUÍA

Hamar film (luzeak eta laburrak) proiektatuko dira gaurtik larunbatera bitartean Adinekoentzako IV. Zinema Erakustaldiaren barruan, hiru helburu nagusirekin: zinemaren mundua adinekoengana hurbiltzea; haiengan behatzeko, hausnartzeko eta kritikatzeko gaitasuna sustatzea, eta kulturaren kontsumitzaile gisa ikusaraztea. Gasteizko adinekoentzako zentro soziokulturalen programazio bateratuaren barruko jarduera da erakustaldia.

«Zinema asko lantzen da adinekoen zentroetan, eta oso modan dago, hainbat jarduera antolatzen baitira horrekin lotuta: zine-foroak, areto komertzialetara joatea, hitzaldiak, gaikako zinema-zikloak, etab. Erakustaldiaren bidez, zinemara hurbiltzen jarrai dezaten sustatu nahi dugu, formatu ezberdinak eskainiz: filmak, film laburrak eta adin orotakoentzako zinema», azaldu du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek; bestetik, nabarmendu nahi izan du «adinekoentzako zentroek hiriari ematen dioten irudi positibo eta modernoa, bertan aisialdi aktibo eta aberasgarria eskaintzen baita».

Bi lekutan egingo dira Adinekoentzako IV. Zinema Erakustaldiko proiekzioak: lehenengo hiru egunetan, Dendaraba aretoan, eta laugarrenean, Florida zinema-aretoetan.

Dendaraban, film hauek ikusi ahalko dira: asteazkenean, hilak 14, 'Vivir sin parar', Killiam Riedhof zuzendari alemaniarrarena; ostegunean, hilak 15, zazpi film labur, besteak beste, 'Llaves', Francisco Javier Ochoaerrartek eta Pilarreko adinekoentzako zentro soziokulturaleko ikus-entzunezkoen taldeak egina, eta 'Ronda de poniente', Kepa Sojo eta Sonia Paciosena; ostiralean, hilak 17, 'Muchos hijos, un mono y un castillo' film dokumentala, Gustavo Salmerónena, zeina Susana Soleto eta Txema Blasco aktoreek aurkeztuko baitute. Emanaldiak 17:00etan hasiko dira, eta aldez aurretik izena eman behar da.

Larunbatean, hilak 18, 'Cavernícola' filma eskainiko da Florida zinema-aretoetan, eguerdiko 12:00etan; familia osoarentzako saioa izango da, 2 euroan.

Horretaz gain, Adinekoentzako IV. Zinema Erakustaldian omenaldia egingo zaie Carlos Crespo eta Fausto Minguela kamera operadore ohiei; adinekoentzako zentro soziokulturaletako erabiltzaile horiek 'Adindu' saria jasoko dute ostiralean, hilak 17.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos