Borrar
Adineko gizon bat, ordenagailu baten aurrean. Adri Quintana
EHU Adinekoen ohitura osasungarriak eta independentzia luzatzeko proiektu europarraren buru da

EHU Adinekoen ohitura osasungarriak eta independentzia luzatzeko proiektu europarraren buru da

Nagusiak luzaroan osasuntsu bizitzea da EBk mahai gainean jarri duen erronka soziala

izaskun moyano

Miércoles, 18 de octubre 2017, 01:59

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Speech Interactive Research Group ikerketa taldearen ardurapean dago Empathic Horizon 2020 europar proiektua. Proiektuaren helburua da adineko pertsonentzako laguntzaile edo 'coach birtual' bat garatzea. Adinekoei zer ekintza edo jarduera egin dezaketen gogoratzeaz gain, laguntzaile birtuala gai izango da pertsona horien egoera emozionalaren aldaketak detektatzeko, ahots tonuaren edo aurpegiko keinuen alterazioaren bidez, eta horren arabera jokatu ahal izango du erabat automatikoki. 

Adinekoak era independente batean ahalik eta gehiena bizitzea eta bizimodu osasungarria izatea da Europar Batasunak mahai gainean jarri duen erronka soziala, eta erronka horri erantzun nahi dio EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Elektronika eta Elektrizitatea Saileko Speech Interactive Research Group ikerketa taldeak koordinatzen duen nazioarteko partzuergoak, Empathic proiektuaren bidez.

 Taldearen proposamenaren arabera, «osasun laguntzaile edo coach erabat autonomo bat diseinatu eta garatu nahi dugu, adineko pertsonekin elkarrekintzan arituko dena, eta bizimodu independente bat izaten lagunduko diena hiru oinarri nagusietan: elikadura, bizitza soziala eta ariketa fisikoa», Maria Ines Torres ikerketa taldeko eta proiektuko buruak azaldu duenez.

 Azken produktu gisa, «tabletetan, telebistetan, ordenagailuetan, sakelako telefonoetan eta abarretan erabili ahal izango den abatar bat lortu nahi dugu, erabiltzaileekin elkarrizketan jardun ahal izango duena sentsore, mikrofono eta kamerak erabiliz». Hala, besteak beste, hitz egingo dien, gauzak gogoraraziko dizkien eta ekintzak proposatuko dizkien inor izango dute nagusiek. «Adibidez, nagusi horrek seme-alabaren bat badu Londresen, sistemak jakin ahal izango du hura Skypera konektatuta dagoela eta harekin dei bat hastea proposa diezaioke», azaldu du.

 Modu honetan, mendekotasunik gabeko adineko pertsonentzako sistema bat izango da. «65 bat urteko pertsonak ditugu jomugan, independentzia luzatzeko aukera izan dezaten», gaineratu du Maria Ines Torresek.

 Halere, gogorarazle hutsa izatetik haratago, elkarrekintza horri esker, sistemak pertsonen jokaera aldaketak detektatu ahal izango ditu, bai eta aldarte aldaketak ere, ahots-tonuan, aurpegieran edota begian aldaketak hautemanez. «Aldaketa horiek hautematean, coach batek egingo lukeen bezala erantzungo du, eta elkarrizketaren bidez egoera zuzentzen saiatuko da», zehaztu du ikertzaileak.

 Baldin eta sistemak detektatuko balu, adibidez, nagusia ez dela azken egunetan etxetik atera, gustuko duen ekintzaren bat egiteko iradokiko lioke, hala nola kontzerturen batera joateko eta, horretarako, lagunen bati hots egiteko eta txartelak hartzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios