Borrar

Adinekoen erorikoen prebentziorako lantegietan izena emateko epea zabaldu dute adinekoentzako zentro soziokulturalek

sergio eguía

Miércoles, 6 de septiembre 2017, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urriaren 2an hasiko diren adinekoen erorikoen prebentziorako lantegietan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute adinekoentzako zentro soziokulturalek. 65 urtetik gorakoen % 33k urtean eroriko bat izan ohi dutela uste da. 80 urtetik gorakoen artean, berriz, % 50era iristen da ehunekoa.

Egoera horri aurre egiteko, “adinekoei erorikoak ekiditen lagunduko dieten tresnak eskaintzeko pentsatuta dauden ikastaroak antolatzen ditugu. Erorikoen arrisku-faktoreak zein diren irakasten diegu, ariketa fisikoak egiten ditugu, eta orientabideak ematen dizkiegu, bizi diren etxeek —egokituta egon daitezen eta seguruagoak izan daitezen— zein baldintza bete behar dituzten”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Honako hauek barne hartzen ditu prebenzio-programa horrek:

Hitzaldiak, adinekoentzako zentro soziokulturaletan, gizarte-etxeetan, elkarteetan eta bestetan, erorikoen larritasunaz ohartarazteko eta horiek nola ekidin irakasteko.

Ariketa fisikoa egiteko lantegiak, modu atsegin eta seguruan malgutasuna, indarra eta oreka lantzeko.

Bisitak, nahi duten pertsonen etxeetara, izan litezkeen arriskuak identifikatu eta etxeak seguruago egiteko aholkuak emateko.

Lau hilabetekoak izango dira ikastaroak —goizez nahiz arratsaldez, aukeran—, eta Simon Bolibar aretoan eta Txagorritxu eta San Kristobaleko adinekoentzako zentro soziokulturaletan egingo dira. Azken urtean erori diren pertsonek eta 75 urtetik gorakoek izango dute lehentasuna.

Adinekoentzako edozein zentro soziokulturaletan eman daiteke izena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios