http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Adierazpen eta sormen artistikoaren askatasunaz ariko dira Guggenheim museoan

'Adierazpenaren eta sormen artistikoaren askatasunaren alde' izenburupean egingo da

ELCORREO.COM

Guggenheim Bilbao Museoak eztabaidari irekiko dizkio ateak. Izan ere, gaur bertan jarduera berezi antolatu du nahi duenak parte har dezan. Arratsaldean, saio desberdin bat egingo da dohainik.

Pilar Urbano kazetaria, Borja Cobeaga zinemagile eta gidoigilea, Antonio Lucas poeta eta Manuel Cirauqui Guggenheim Bilbao Museoko arte arduraduna adierazpen eta sormen artistikoaren askatasunari buruzko eztabaida saio batean ariko dira.

Batzutan sariak eman, irrati saioak grabatu edota hitzaldiak antolatzen dira Bilboko museorik famatuenean. Kasu honetan, arteari eta sortzaileei buruz aritzea erabaki dute.

Lau gonbidatuen arteko topaketa 'Adierazpenaren eta sormen artistikoaren askatasunaren alde' izenburupean egingo da, eta kulturaren hainbat arlotan zenbait artistak jasaten ari diren zentsura dela-eta antolatu da, Bilboko museoko arduradunek iragarri dutenez.

Borja Adsuara izango da saioaren moderatzailea. Adsuara Komunikazio Zuzenbidean aditua da, eta hainbat argitalpen eta artikulu idatzi ditu eraldaketa digitalaren, Interneteko zentsuraren, albiste faltsuen eta adierazpen askatasunaren inguruan, besteak beste. Saioa 19.00etan hasiko da, Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan, eta sarrera doan izango da (txarteldegietan eta webgunean jaso daitezke).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos