http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Addams familia Euskalduna jauregira etorriko da, Aste Nagusian

Arrakasta handia izan du Madrilen 'La familia Addams' musikalaren ikuskizunak./Efe
Arrakasta handia izan du Madrilen 'La familia Addams' musikalaren ikuskizunak. / Efe

Madrilen izandako estreinaldian lortutako arrakastaren ondoren, ikuskizun barregarria abuztuaren 16an helduko da Bilbora, irailaren 2ra arte emanaldiak eskaintzeko

ELCORREO.COM

Euskalduna Jauregia Bilboko leku dibertigarrienetakoa bilakatu zen atzo, Addams Familiako kideen bisitari esker. Ikuskizun horrekin, Euskaldunak komediaz beteko du Aste Nagusia, Madrilen izandako estreinaldian lortutako arrakasta handiaren ondoren. 'La familia Addams' musikal txalotua Bizkaiko hiriburuan izango da datorren abuztuaren 16tik irailaren 2ra, Bilboko Aste Nagusia alaitzeko. Gauzak horrela, atzo Lorea Bilbao, Euskera eta Kultura Foru Diputatuak, ko0media musikalaren protagonista diren Morticia, Gómez eta Miércoles pertsonaiek, Esteve Ferrer lanaren zuzendari artistikoak eta Itxaso Barrios LetsGo ekoiztetxeko koordinatzaileak, ikuskizunaren xehetasunak azaldu zituzten. Sarrerak atzotik daude salgai.

Atzo goizean Euskalduna Jauregiko Uretaratze Atarian egindako ikuskizunaren aurkezpeneko prentsaurrekoan, Morticia, Gómez eta Miércoles euren pertsonaiez jantzita etorri ziren antzezle protagonistek argi eta garbi adierazi zuten 'La Familia Addams'-en munduan, triste egotea zoriontsu izatea dela; zentzugabea zentzuzkoa dela; mina izatea poza sentitzea dela; zuhurtziagabetasuna zuhurtzia dela; eta heriotza eta sufrimendua direla euren ametsak osatzen dituzten materia. Hala ere, familia berezi horrek, ama edo aita orok aurrean duen amesgaizto beldurgarrienari eta ohikoenari egin beharko dio aurre denbora gutxi barru: semea eta alaba nagusi egingo dira.

Charles Addams marrazkilariak sortu zituen pertsonaiak antzokira daramatzan ikuskizuna Esteve Ferrerrek zuzendu eta Lestgok ('Dirty Dancing', 'The Hole', 'The Hole 2' eta 'The Hole Zero') ekoiztu du, ohikoak dituzten efektu bereziekin. Brickmann-en eta Elice-ren libretoan oinarritutako komediak Andrew Lipparen musika du, eta agertokietako ibilbidea Chicagoko Ford Center for the Performing Arts Oriental Theatre izenekoan hasi zuen 2009an. Ondoren, emanaldiek Broadwayko Lunt-Fontanne Theatren jarraitu zuten, 2010ean, arrakasta handia lortuz ikus-entzuleen artean. Hirurogeiko hamarkadan telebistarako egindako moldaketaren ondorioz ezaguna egin zen Addams familiak pantaila handira egin zuen jauzi 1991n, eta ordutik ugariak izan dira familia bitxi horren zinerako moldaketak.

Ikus-entzule guztientzako bitxikeriak

'La Familia Addams'
lanaren jatorria The New Yorker aldizkariko 1938ko tira komiko batean dago. Lortu zuen arrakastaren ondorioz, telebistara jauzi egin zuen.
Pertsonaiek ez zuten
izenik izan telebistarako moldaketa egin zen arte.
Charles Addams sortzailea
sortzailea hilerri batean ezkondu zen, eta gonbidatu guztiak beltzez jantzita joan ziren.
'Gomez' pertsonaia
espainiar jatorrikoa da.
Addams familiaren istorioak
50eko eta 60ko hamarkadetako Estatu Batuetako moralaren eta ohitura on aspergarrien aurreko satira gisa sortu ziren.
Charles Addams sortzailearen bizitza
ere bere pertsonaiena bezain bitxia izan zen: hilkutxa batean egiten zuen lo, begi artifizialak gehitzen zizkien martiniei eta gillotina bat zeukan etxean.
Addamstarrek erakusten dute
bitxia eta arraroa dena, sarri askotan, pertsona askoren bizitzaren itxurazko “normaltasuna” baino askoz ere normalagoa dela.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos