http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Abian da Nazioarteko Paella Txapelketan segurtasuna handitzeko proiektu pilotua

Abian da Nazioarteko Paella Txapelketan segurtasuna handitzeko proiektu pilotua

Egitasmo horrek neurri sorta bat jasotzen du txapelketa ahalik eta segurtasun, ordena eta garbiketa baldintza handienetan ospatu dadin ahalbidetzeko

ELCORREO.COM

Datorren uztailaren 23an egingo da LXII. Nazioarteko Paella Txapelketa eta, hori dela eta, Getxoko Udalak proiektu pilotu bat abiatu du Itxas Argiak Aixerrotako zelaietan paella lehiaketa antolatzen duen esparrutik kanpo dagoen gunean segurtasuna handitzeko. Egitasmo horrek neurri sorta bat jasotzen du Udalak urtero egin ohi dituen jarduerak osatzeko, txapelketa ahalik eta segurtasun, ordena eta garbiketa baldintza handienetan ospatu dadin ahalbidetzeko.

Normalean, getxoko Udalak paella txapelketa antolatzen duen elkartearekin, Itxas Argiarekin, kolaboratzen du: hesiak, komunak, hondakinentzako edukiontziak, agertokia eta ur-harguneak ipiniz, zelaiko belarra moztuz eta abar; halaber 11.500 €ko diru-laguntza ematen dio, udalarena den esparruan txapelketa egiteko baimena emateaz gainera. Jaiaren zati bat lur pribatuetan egiten dela kontuan hartuta, eta hortaz, paella txapelketa ofizialeko parte ez denez, aurten hainbat neurri hartu dira, azken urteotan gero eta jende gehiago biltzen delako hizpide dugun eremu horretan, eta bertan altxatzen diren eraikinak gero eta handiagoak direlako.

Neurri horiek lurren jabe diren erakunde eta pertsonekin adostu dira. Helburua da, ahal den neurrian, jaiari lotutako arriskuak gutxitzea, hau da, egurrez egindako eraikinek eta jaiegun horretan biztutako suteek eragin ditzaketen arriskuak. Horretarako bideak eta ebakuatzeko aldeak zehaztu dira, eremuaren barruan segurtasun korridoreak ezarriz eta ur-hartuneak hurbilduz gunera.

«Proiektu aitzindariaren helburua ez da, inolaz ere, gure herrian oso sustraituta dagoen jarduera galaraztea, baizik eta arriskuak kudeatzeko lan egitea, eta horrela paellen jaia era informalean ospatzeko elkartzen diren pertsonak, gehienak gazteak, beraientzako segurtasun baldintza hobeagotan izateko neurriak barneratzen joatea lortzea», zehaztu du Koldo Iturbek, Kultura zinegotziak.

Hori guztia udal sail desberdinen artean koordinatuta egiten ari da eta tokian bertan lan egingo duen profil desberdineko pertsonen lan taldea eratzea aurreikusten du. Hori aldian-aldian gunera hurbilduko da eta segurtasun handiagorekin jaia gozatu ahal izateko gomendioak helaraziko dizkie koadrilei. Proiektua abian da eta lehiaketaren ondorengo egunean amaituko da. Bukatutakoan ebaluatu egingo da, hurrengo edizioei begirako ondorioak ateratzeko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos