http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Abian da 'Munduaren bira' hegoalde gizarte-etxeko Gabonetako Haur Parkean

Abian da 'Munduaren bira' hegoalde gizarte-etxeko Gabonetako Haur Parkean

SERGIO EGUÍA

Abian da Gasteizko Gabonetako Haur Parkea. Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínezek Zerbitzuaren zuzendari Eduardo Enguitarekin batera inauguratu zuten joan den astean. Berriro ere udal instalazioetan egingo delarik, parkea “munduari bira” emateko abentura bihurtu da.

“Gasteizko gazteek –eta ez hain gazteek– gehien maite duten jardueretako bat da hau, Gabonetako Haur Parkea alegia. Aurten ere Udala arduratuko da kudeaketaz, iaz Iradier Arenan egin eta gero. Kudeaketa publikoak izanik, Udaletik ezarri ditugu kultur eta aisialdiko irizpide, balore eta baldintzak. Gainera, gertutasun fisikoa bilatu dugu, ahalik eta haur gehienei hurbiltzeko asmoz, eta, horrenbestez, Hegoalden egingo da”.

Urtarrilaren 4ra arte izango da irekita Gabonetako haur-parkea Egunean bi saio izango dira, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 20:30era (abenduaren 31n, goizez bakarrik). Urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Umeentzako sarrera 2,5 eurokoa izango da goizean, eta 3 eurokoa arratsaldean. Laguntzaileek euro bat ordainduko dute. Salmenta erraztearren, enpresak web-orri bat eskainiko du sarrerak aldez aurretik erosi ahal izateko; abenduaren 13tik aurrera erabili ahalko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos