http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Abeslari burusoil bat izango da Arriaga Antzokian datorren asteazkenetik larunbatera

'Abeslari burusoila' antzerki-lanaren kartela./Kulturklik
'Abeslari burusoila' antzerki-lanaren kartela. / Kulturklik

Adriana Ozores eta Fernando Tejero aktoreak dira nagusi antzezlan barregarria honetan

IZASKUN MOYANO

Gezurra badirudi ere, hurrengo egunetan Arriaga Antzokian ikusgai izango den obrak baditu zenbait urte. Izan ere, ia zazpi hamarkada igaro dira Eugène Ionescoren lana estreinatu zenetik. 'Abeslari burusoila' izeneko antzerkia datorren asteazkenetik larunbatera hirian izango da, Adriana Ozores eta Fernando Tejero aktoreak buru dituelarik.

XX. mendeko absurdoaren antzerkia delakoan esanguratsuenetakoa da, tragi-komedia hau. Baina gaur egun ere erabat indarrean dago. Honako hau, Luis Luquek zuzentzen du eta Joaquin Climent, Carmen Ruiz, Javier Pereira eta Helena Lanza aktoreak dira obra antzezten duten artistak.

Datorren abenduaren 6tik 9ra bitartean, bost emanaldi eskainiko dira Arriaga Antzokian. Astean zehar funtzio bakarra egongo da arratsaldeko 20:00tan, baina larunbatean bi aldiz ikusteko abagunea izango dute herritarrek. Hots, arratsaldeko 18:00tan lehenengoa, eta bigarrena gaueko 21:00tan.

Antzezlanaren ideia ingelesa ikasteko eskuliburu bateko sententzia esanguratsuetatik sortu zen. Bere burugabekerien bitartez, gizarte modernoen isla leiala den eta gure eguneroko jarduna betetzen duten ekintzen absurdoa erakusten duen antzezlana da. Ume baten begirada harritua antzematen da, bere ingurura begiratzen duen eta izateko eta bizirik egoteko era ulertzen ez duen umearena. Absurdoaren antzerkia, gizarte ohartarazpen antzerkia izan daiteke nolabait, eta urrunago joanez gero, baita gaur egun beharrezkoa den gaitzespen antzerkia ere.

Sarrerak 8,50 eta 25 euroren truke eskura daitezke Arriaga Antzokiko txarteldegian aurretiazko salmentan, baita webgunean ere.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos