http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Abenduaren 16an Berdintasunaren aldeko VI. Herri Lasterketa egingo da Amurrion

SERGIO EGUÍA

Abenduaren 16an, 16:15etik aurrera, Berdintasunaren aldeko VI. Herri Lasterketa egingo da Amurrion, tokiko Oinkariak Atletismo Taldearen eta Kirola udal-arloaren antolakuntzapean. Irteera eta helmuga Amurrioko Juan Urrutia plazan egongo dira eta ibilbidea iazkoa izango da, hau da, Juan Urritua parketik eta Santa Maria elizatik igaroko da, besteak beste. Lasterketaren aurreko egunera arte eman daiteke izena, www.sailkapenak.com webgunean. Prezioa 6 €-koa da helduentzat eta 1 €-koa haurrentzat. Helduek ezingo dute probaren egunean bertan izena eman, baina kategoria txikietan hori egin ahal izango da, hasi aurretik 30 minutu lehenago arte. Sexuen eta pertsonen berdintasunaren aldeko lasterketa da. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen dira, guztientzako atletismo-proba baita: tarte zabala dago proba egiteko, ibilbidea laburra da eta animazioa egongo da. Gainera, parte-hartzaile guztiek oparia jasoko dute eta txikien artean dominak banatuko dira. Eta lasterketaren ostean, lunch txiki bat jarriko dugu.

Animatu eta egin korrika Berdintasunaren alde!

Lasterketaren ordutegiak eta distantziak

• 16:15 Helduen Herri Krosa, 8 km. (+16 urte).

• 17:10 Gazteak, 1,5 km. (10­15 urte).

• 17:20 Txikiak, 1 km. (5­9 urte).

• 17:30 Haurtxoak, 500 m. (0-4 urte).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos