http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Abdominal hipopresiboen tailerra, Arrigorriagan

Tailerraren helburua zoru pelbikoko muskulatura indartzea da, erditzeak, menopausiak edo adinak eragindako narriaduraren ondoren. Horrez gain, beste hainbat kasutarako baliagarria da ere bai

ELCORREO.COM

Urtarrilean, otsailean eta martxoan abdominal hipopresiboen tailer bat eskainiko da udal kiroldegian, astearteetan eta ostegunetan, 21:00etatik 21:50era. Guztira 15 plaza erreserbatu dira.

Tailerraren helburua zoru pelbikoko muskulatura indartzea da, erditzeak, menopausiak edo adinak eragindako narriaduraren ondoren. Horrez gain, gernua galdu edota puxika, umetokia edo ondestea erortzen diren egoerak prebenitzeko egokia da, idorreria sufritzen duenari, edozein ebakuntza abdominal edo ginekologikoa izan duenari edota disfuntzio sexualeko kasuetarako, norberarenganako segurtasuna indartu egiten baita. Aldiz, haurdun dauden emakumeentzat edo hipertentsio arteriala daukatenentzat ez da komenigarria.

Baina zer dira abdominal hipopresiboak? Ariketa postural eta erritmikoak biltzen dituen ariketa multzo ordenatua. Torax eta sabeleko barne presioa jeisten dutenez zoru pelbiko eta sa beleko muskulaturaren erreflexuzko aktibazioa lortzen da horiekin. Gainera, esan bezala, zoru pelbikoa tonifikatzen dute eta haren onurak eztabaidaezinak dira: hala nola, perimetro abdominala gutxitzen dute, postura hobetzen lagundu, kirol errendimendua igo, arnas eta odolaren parametroak hobetu, presio abdominalak modu egokian kudeatu...

Interesatuta dauden bazkideek izena urtarrilaren 25era arte eman dezakete kiroldegian bertan, 51 euroko prezioa ordainduta; bazkide ez direnek urtarrilaren 26tik aurrera eman ahalko dute izena, 93 eurotan. Tailerra urtarrilaren 2an hastea aurreikusi da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos