http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

A-625 errepidea Amurrio eta Urduña artean berrituz, bermatu egingo da Nerbioiko parke linealaren jarraipena

López Ubierna: Agintaldiaren amaieran eskainiko ditugu lanak lehiaketan

I.AGOTE

A-625 errepidea egokitu eta berriturik Bizkaiaren probintzia mugaren eta Amurrioko industria poligonoen artean, ibilbide seguruak eskainiko zaizkie zikloturistei, eta, halaber, bermatu egingo da Nerbioiko parke linealaren zidor eta ibilbideek jarraitasuna izatea. Proiektuak, halaber, hobekuntza nabarmena ekarriko dio bide horren segurtasunari eta erosotasunari; gaur egun, istripu asko izaten direlako nabarmentzen da.

Josu López Ubierna Bide azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatuak argudio horiek erabili ditu gaur proiektu horren beharra aldezteko, eta azpimarratu du obra egitea ezinbestekoa dela Aiarako errepideak modernizatzeko. Lopez Ubiernak gaur egin ditu adierazpenok, lurralde jareen azken osoko bilkuran onartutako mozioa nola bete den kontu emateko Arabako Batzar Nagusien aurrean egin duen agerraldian.

Mozio horrek proposatzen du, besteak beste, A-625 errepidearen berritzeak berma dezala zikloturisten segurtasuna, haren trazadura izan dadila kalitatezkoa Nerbioiko parke linealerako, eskain dezala Amurrioko industriaguneetarako sarbide on bat, eta, orobat, erraz dezala Lekamaña, Saratxo eta Urduña herrien arteko mugikortasuna. Orobat eskatzen du har daitezela kontuan Amurrioko Udalaren proposamenak eta presta dadila kronograma bat.

Lopez Ubiernak adierazi du gaur goizekoagerraldian ezen A-625 errepidearen berritzea eta egokitzea “ezinbesteko” proiektua dela Aiarako Kuadrillako errepideak modernizatzeko, eta azpimarratu du aukera emango lukeela bide tarte horretan istripuen tasa murrizteko, zeren, 2010-2016 aldian, 73 istripu izan baitira guztira, eta horietako 22larriak, era batera edo bestera (2 pertsona hil ziren).

Fotos

Vídeos