http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

91.000 euro txikizkako merkataritzari laguntzeko programentzat

Lurralde historiko guztiko 22 establezimendu izango dira onuradunak

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak 33.171 euroko dirulaguntzak eman dizkie lurralde historikoko hainbat herritako txikizkako saltegiei, modernizatzen eta sektorean teknologia berriak sartzen laguntzeko. Programa horren bidez eragindako inbertsioa 91.800 euro dira guztira.

Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak azaldu duenez, programa hori da agintaldi honetan abiarazitako hainbat ekimenetatik bat, “merkataritza elektronikoa eta marketin digitala sustatzeko tokian tokiko merkataritzan, arlo horretan eta batez ere Gasteiztik kanpo dauden establezimenduetan gabezia handiak daudela erakusten duen azterlan-diagnostiko bat oinarri”.

Azterlan horrek, zeina oinarrituta baitago lurralde historikoko toki desberdinetako 659 saltegitan lortutako informazioan, egiaztatzen du establezimenduen erdiak baino gutxiagok erabiltzen duela kudeaketako software espezializatua –zenbait eskualdetan ez da % 10era iristen–, % 69k erdi mailako posizionamendua edo posizionamendu baxua daukala Interneten, eta oso negozio gutxik daukala online plataforma beren produktuak edo zerbitzuak saltzeko.

Gonzalezek nabarmendu du ezen deialdiak arrazoi horregatik lehenesten dituela inbertsio proiektu teknologikoak, eta zehaztu du udalerri hauetako 22 saltegi izango direla onuradunak: Gasteiz (4), Aiara (10), Arabako Errioxa (3), Mendialdea (1), Gorbeialdea (3), Añana (1). “Ahalbidetuko du haien establezimenduak modernizatzea, kudeaketako tresna berriak sartzea eta teknologia berriak erabiltzeko dauzkaten ekipo eta sareak hobetzea”.

“Hauexek dira dirulaguntzokin babestuko ditugun proiektuetarik batzuk: informatika programa eta ekipo berriak eskuratzea, web gune berriak abiaraziedo lehendik daudenak eguneratzea, salmenta gune terminalak eta kutxa erregistratzaileak instalatzea, prestakuntza bereziturako sarbidea izatea, eta online denda berriak bultzatzea bezeroak eta salmentak areagotzeko”, erantsi du.

Merkataritza sektorean inbertsioak egiteari laguntzeko programak 33.171 euroko diru zuzkidura du, eta proiektu horietako bakoitzaren % 40 gehienez ere diruz laguntzen du, goitik jota 5.000 euro emango delarik onuradun bakoitzeko; hortaz, benetako inbertsioinduzitua ia 92.000 euro dira.

Onuradun guztiak txikizkako merkataritza establezimenduak dira, zeinen jabeak autonomoak baitira.Laguntza lerro hori sartzen da txikizkako merkataritzari laguntzeko foru politiken baitan, zeinak hauexetan gauzatzen baitira: Txandaketa eta Alerta goiztiarra programak, Transform@ Europako proiektua, landa merkataritza eta ekonomatoen eredua sustatzeko ekintzak, espazio publikoetako merkataritza biziberritzeko ekintzak, eta Gasteizko eta Arabako arloan arloko elkarteekin sinatutako hitzarmenen bidez sustatutako ekimenak

Fotos

Vídeos