http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

600.000 euro europar funtsetatik, gazteen langabeziari aurre egiteko

600.000 euro europar funtsetatik, gazteen langabeziari aurre egiteko

Cristina Gonzalezek: “Langabeziaren aurka borrokatzeko kanpoko finantzaketa bilatzeko gure konpromisoa betetzen ari gara”

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak 600.000 euro baino gehiago lortu ditu Europako Gizarte Funtsetik, Arabako 30 urtetik beherakoen enplegagarritasuna sustatzera bideratutako bi programa garatzeko. Programa horien bidez lortu nahi dena da talde horren langabezia tasa murrizten laguntzea, orain % 20an baitago, eta haiek turismoaren sektorean laneratu daitezen erraztea.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak gaur iragarri du programa horiek martxan jarriko direla Europako funtsen bidez, eta azpimarratu duenez “modu horretan, langabeziaren aurka borrokatzeko kanpoko finantzaketa bilatzeko gure konpromisoa betetzen ari gara. Eta hala egiten ari gara, enpleguaren sustapenak duen aurrekontua hirukoiztu egin dugulako bi urtetan”.

Gonzalezek azaldu duenez, legegintzaldi honen hasieratik ari dira lanean, Europako deialdietarako proposamenak landuz eta proposamen horiek deialdi horietan aurkeztuz, eta “gaur lortu ditugu emaitzak: Europako agintariek berriki onartu dituzte aurkeztu diren programetatik bi; hain zuzen ere, “Araba Plus” eta “Bi Mentor”, gazteen enplegua sustatzera bideratuak.Bi programen aurrekontu bateratua 600.000 euro baino gehiago da”.

“Araba Plus” programak enplegagarritasuneko gizarte eta hezkuntza proiektu oso bat, 840 ordukoa, eskainiko die langabezian dauden eta lan merkatutik baztertuak izateko bereziki egoera arriskutsuan dauden 16 eta 30 urte bitarteko 60 arabar gazteri.Enplegagarritasun proiektu horrek hauexek izango ditu ardatz: norbereorientazioaeta lanbide orientazioa, zeharkako eta berariazko prestakuntza, eta lanbide praktikak egitea turismoaren sektorean.

Fotos

Vídeos