Borrar

50.000 euro Haitin egon den kolera epidemiak kaltetutako bizilagunentzat

Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzak balio izango du ura edangarri izateko sistemak sortzeko

i.agote

Lunes, 11 de diciembre 2017, 23:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larrialdietarako Arabako Funtsak, zeina Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatzen baitute, 50.000 euro bideratuko ditu, laguntzeko Irma urakana igaro ostean Haitin egon den kolera epidemiak kaltetutako bizilagunei. Erdialdeko eta Artibonite-ko departamenduetan esku hartuko da lehentasunez, han baitago epidemia.

Ekintza horrekin lortu nahi dena da Irma urakanak kaltetutako 35.000 pertsona ingururen premiak ase eta aurre egitea kaltetutako departamentuetan koleraren eragina areagotzeari.

Urtebete baino gutxiago igaro da Matthew urakanak astinaldia jo zuenetik, eta joan den irailaren 7an eta 8an 5 kategoriako Irma urakanak 295 km/h abiadurako haizeekin eraso zuen Haití. Atlantikoan ezagutu den urakanik bortitzena izan da Muturreko zaurgarritasun egoera batean, eta ur eta saneamenduko oinarrizko zerbitzu gutxi dagoenez, beste 9.277 kolera kasu eta 105 heriotza erregistratu dira.

Guztira, 8.015 familia, 45.000 pertsona inguru, daude kaltetuta. Bereziki kaltetuta daude haurrak, zeinak koleraz kutsatu direla uste den kasu guztietatik % 27 baitira.

Gainera, esan behar da Haití dela mendebaldeko hemisferioan gutxien garatuta dagoen herrialdea eta jende gehien bizi dena. Han 10,9 milioi pertsona inguru bizi dela kalkulatzen da, eta haietatik % 4218 urte baino gazteagoa da.

Familia behartsuetatik datoz 5 urte baino gutxiagoko haur guztien % 70 inguru. Larrialdietarako Arabako Funtsak balioko du ura edangarri izateko larrialdi sistemak sortzeko, eta Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak izango du horren ardura, esperientzia handia baitauka larrialdi programak eta laguntza humanitarioa kudeatzean herrialde horretan Munduko gizarterik desberdinena da Haití, haustura handia baitago aberastasunaren eta desberdintasun sozialaren artean.

Halaber, Haitiren kokapen geografikoaren ondorioz, natura hondamendiekiko etaklima aldaketaren eragin negatiboekiko zaurgarria da.

Herrialdea natura arriskuen mende dago, dela lurrikarengatik, dela urakanengatik, dela uholdeengatik zein lehorteengatik. Nazio Batuen Unibertsitatearen arabera, Haití da klimarengorabeherek gehien eragindako herrialdeetatik hirugarrena, azken 20 urteotan, hondamendiekiko zaurgarriena den bosgarren herrialdea, eta hondamendi horiek kudeatzeko gaitasunik ez duen hirugarrena.

2010etik aurrera, herrialdea suntsitu duten hainbatnatura hondamendik eta beste mota bateko hondamendi batzuk kaltetu dituzteHaitiko bizilagunak: hasi 2010eko lurrikararekin (7,3 Richter eskalan), zeinak 220.000 hildako baino gehiago eta 1,3 milioi lekualdatu utzi baitzituen; jarraitu 2016ko Matthew urakanarekin (4 kategoriako ekaitza), zeinak kalte handiak, uholdeak eta lekualdaketak eragin baitzituen, eta bukatu berrikieraso duen Irma urakanarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios