http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

4.600 pertsona inguru izango dira GOFEren EPEaren lehenbiziko proba egiten

GOFEk 80 plaza eskainiko dituen deialdi honetan onartuak izan diren izangaien behin betiko kopurua 4.583 pertsona da

I.AGOTE

4.583 izango dira guztira datorren larunbatean, hilak 7, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen enplegu publikoaren eskaintzako lehenbiziko proba egingo dutenak (GOFE, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Sailari atxikitako organismo autonomoa). EPE honetan onartutako pertsonen kopuru handia dela-eta, probak multzoka egingo dira goiz osoan zehar Gasteizko hainbat lekutan.

Proba hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira azterketak egingo diren tokietako ateak. www.araba.eus/ifbs/portalempleo web orrian daude ikusgai azterketa tokietara sartzeko eta erantzun orria betetzeko jarraibideak.

Karrerako funtzionariotzan sistema librearen bidez sartzeko deialdiaren lehenbiziko proba hau test motako galdera sorta bat izango da, plazaren titulazio taldeari dagokion guztientzako zatiaren edukiei buruzkoa.

GOFEk 80 plaza eskainiko dituen deialdi honetan onartuak izan diren izangaien behin betiko kopurua 4.583 pertsona da, eta administrari kategorian eman dute oposiziogile gehienek izena, guztira 3.021 lagunek.

B taldean izena emandako pertsonak (fisioterapeutaren eta langile kudeaketaren arloko teknikari ertainen kategoriak hartzen ditu) goizeko 10:00etan agertu beharko dute BAKH-Baskonia Kirol Hirira. Sukalde laguntzailearen probarako ordua ere horixe da (D taldea), eta Fernando Buesa Pabilioian egingo da.

12:00etan egingo da C taldeko izangaien proba, hau da, informatikako administrari eta teknikariena. Talde honetan diren pertsona oposiziogileen kopuru handia dela-eta, proba aldi berean egingo da lau lekutan: Buesa Arena, BAKH, Iradier Arena pabilioia, eta Mendizorrotzeko futbolzelaiko atletismo modulua.

Probak 14:00etan amaituko dira, A taldeko plazei dagozkien deialdietako azterketarekin: administrazio orokorreko goi mailako teknikaria, medikuntza orokorra, egoitzako medikua, pedagogia eta informatikako goi mailako teknikaria. Proba hau Buesa Arena instalazioan egingo da.

Fotos

Vídeos