358.600€ adinekoen zerbitzuetako girotze soziokulturalerako programetara
Girotze soziokulturaleko programak urtebete iraungo du
Tokiko Gobernu Batzarrak adinekoentzako zerbitzuetako girotze soziokulturalerako programaren esleipena onetsi du gaur. Gizarte Politiken Sailak 358.600 € bideratuko ditu programa horretara; Sirimiri enpresak garatuko du, San Prudentzio, Arkupeak eta Aurora egoitzetan, Los Molinos etxebizitza komunitarioan, eta Olarizu eguneko arreta zerbitzuan.
“Sailetik zahartze aktiboa sustatzen dugu. Horri dagokionez, aisialdiak balio handia du pertsonentzat, jarduerek poza eta ongizatea ematen baitiete, fisikoki eta emozionalki bizkortzen, eta independentzia eta autonomia garatzen laguntzen. Jardunean egoteak isolamendua eta bakardadea prebenitzen laguntzen du, eta gainbeherak eta disfuntzioak eragozten”, azaldu du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek.
Girotze soziokulturaleko programak urtebete iraungo du.
Gizarte zerbitzuetako zaintza
Udalaren hainbat gizarte zerbitzutan zainketa zerbitzua emateko kontratua ere esleitu du Tokiko Gobernu Batzarrak. Delta enpresa arduratuko da zerbitzu hori emateaz gizarte etxeetako oinarrizko gizarte zerbitzuetan, Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailaren bulego nagusietan, eta Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuaren bulegoetan.
Zerbitzu horretarako onetsitako aurrekontua 741.960 € da, bi urterako.
Lo + leído
Top 50
- 1
«Mi ilusión sería ganar algún día un título con el Athletic»
- 2
Sanción a un guardia civil de Loiu que no vigiló el escáner de maletas por jugar con el móvil
- 3
Roban y agreden a dos ancianos en el centro de Bilbao a plena luz del día
- 4
Así funcionan los tres sistemas de pensiones que triunfan en Europa
- 5
El Hospital de Cruces recupera la normalidad tras sufrir inundaciones