Borrar

350.000 euro gizarte zerbitzuen arloan lanean diharduten 40 erakunde mantentzeko

Diru horrekin Arabako Foru Aldundiak haien mantentze eta langile gastuak finantzatzen lagunduko du.

i.agote

Viernes, 18 de agosto 2017, 03:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) Administrazio Kontseiluak, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoak, onartu du gizarte zerbitzuen arloan lanean diharduten 40 elkarte eta fundaziori beren mantentzerako laguntzak ematea.

Irabazteko xederik gabeko erakunde horiek, 2017ko dirulaguntza deialdiaren harira, ia 350.000 euro jasoko dituzte, guztira. Diru horrekin Arabako Foru Aldundiak haien mantentze eta langile gastuak finantzatzen lagunduko du.

Deialdi horren bidez, Arabako Foru Aldundiak argi uzten du bat egiten duela Arabako Lurralde Historikoan, gizarte zerbitzuen arloan, arabarren bizi kalitatea hobetzen diharduen elkarte sarearekin eta erakunde horietan parte hartzen duten herritarrekin.

Hona hemen laguntza horiek jasoko dituzten elkarteak: ACABE-Anorexiaeta Bulimiaren aurkako Elkartea, ACCUI-Crohn eta Kolitis Ultzeradun Gaixoen Elkartea, ADA-Arabako Diabetikoen Elkartea, ADAP-Atxilotuen Laguntzarako Elkartea, ADEAR-Arabako Artitris Erreumatoidedun Gaixoen Elkartea, ADELAAlboko Esklerosi Amiotrofikoaren Arabako Elkartea.

Horiez gain, hauek ere zerrenda horretako zati dira: ADELES-LupusGaixoen Laguntzarako Elkartea, ADELPRISE-Lindefema Primario eta Sekundarioen Gaixoen Elkartea; ADSIS Fundazioa eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea.

Zerrendako kide dira, halaber: SOCIAL-AGLE Lanaren Arabako Elkartea, ALCER-Giltzurrun Gaitzaren Aurkako Borrokarako Elkartea, AMAPASEArabako Aita-ama Bananduen Arabako Elkartea; ANADAHI-Hiperaktibitatea eta Arreta Defizita eta ARENE-Arabako Gaixo Neuromuskularren Elkartea.

Era berean, hauek ere jasoko dute dirulaguntza beren mantentzerako: ARESBI-Arantza Bifido eta Hidrozefaliaren Arabako Elkarteak, ARNASA-Fibrosi Kistikodunen Arabako Elkarteak, ASAFIMA-Fibromialgiadunen Arabako Elkarteak, ASALHE-Hemofilikoen Arabako Elkarteak eta ASAMMA-Arabako Emakume Mastektomizatuen Elkarteak.

Aipatutakoez gain, hauek ere GOFEren laguntza jasoko dute: ASOPARAParkinson Araba Elkarteak, tratu txarrak jasan dituzten umeei laguntzako euskal elkarteak, Arabako Elikagai Bankuak, "Caminando por las Estrellas" Denbora Banku Elkarteak eta BESARKA-Adingabeak Hartzearen Aldeko Elkarteak.

Zerrenda horretako kide dira, orobat: Beti Gizartean Fundazioa, HIESaren Aurkako Herri Batzordea, “Corazón sin Fronteras" Elkartea, AAE-Epilepsiaren Arabako Elkartea eta EZEBA-Arabako Zeliakoen eta Haien Senideen Elkartea.

Dirulaguntza berberak jasoko dituzte: SALHAKETA-Espetxeratuen Laguntzarako Elkarteak, Itxaropen eta Adiskidetasunaren Arabako Telefonoak, TEL-EUSKADI Hizkuntzaren Nahasmenduaren Senideen eta Lagunen Elkarteak, UME-ALAIA Arabako Adopziozko Familien Elkarteak eta Zuzenak Fundazioak.

Mantentze eta langile gastuan ordaintzeko laguntza horiek jasoko dituzten zerrenda honako hauek odatzen dute: Gaitz Arraroen Espainiako Federazioak, Gizarterako Elkarteak, HIRUKIDE-Familia Ugarien Elkarteen Federazioak, DOWN-ARABA “ISABEL ORBE” Elkarteak eta AAL-Laringektomizatuen eta Ahots Mutilatuenen Elkarteak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios