http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

3.102 pertsona aurkeztu dira HABEko B1, B2, C1 eta C2 mailak gainditzeko azterketa frogetara

Ikasleak, azterketa egiteko bidean. /
Ikasleak, azterketa egiteko bidean.

Aurten, lehendabizikoz gorengo maila bietarako deialdi irekiak zabaldu dituzte, titulua eskuratzeko erraztasun handiagoa emanez

IZASKUN MOYANO

HABEk bertako ikasleei haien euskara maila zein den adierazten dituzten tituluak lortzeko azterketak sustatzen ditu. Baina oraingo honetan deialdi irekiak ere zabaldu ditu edozein herritarrek maila gainditzeko aukera izan dezan. Ekimen berri honek oso harrera positiboa jaso du. Guztira, 3.102 pertsona aurkeztuko dira B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko deialdietan. Deialdi irekiak lehen aldiz zabaldu dira aurten C1 eta C2 mailetara, euskara maila egiaztatu nahi dutenei ahalik eta erraztasun gehien emateko.

Azterketa ireki hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa euskaltegi batean matrikulatuta egotea, baizik eta ezarritako baldintza orokorrak betetzearekin nahikoa da. «Euskara ikasten ari direnei edo beren euskara maila egiaztatu nahi duen edonori erraztasun handiagoa ematea da ekimen berriaren xedea. Deialdi irekia iaz egin zen lehenengoz, B1 eta B2 mailetarako, eta aurten C1 eta C2ra zabaldu dugu. Uste dugu bide luzea izango duela deialdi irekien adar berri honek», azaldu du HABEko zuzendaria den Jokin Azkuek.

Deialdi irekietako frogak urriaren 21a eta abenduaren 2a bitartean izango dira, Barakaldoko BECen, Donostiako Luberri institutuan eta Gasteizko Mendebaldea institutuan. Emaitza orokorrak abenduaren 13an jakinaraziko zaizkie azterketok burutzen duen orori. Maila bakoitzari dagokienez, 444 azterketarik eman dute izena B1 maila egiaztatzeko; 1.340k, B2 mailarako; 1.037 lagunek, C1 egiaztatzeko; eta, azkenik, 281ek, C2 maila egiaztatzeko.

Bestalde, 2017ko HABEko bigarren deialdi itxian 3.976 ikaslek hartuko dute parte, guztiak euskaltegietako ikasleak. Bigarren deialdi honetan B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira. Kasu honetan, 1.378 ikaslek eman dute izena B2 egiaztatzeko; 2.396k, C2 egiaztatzeko; eta, azkenik, 202k, C2 egiaztatzeko. Aurtengo lehenengo deialdi irekian 7.721 herritarrek eman zuten izena: 3.218 ikaslek B2 maila egiaztatzeko; 4.419k, C1erako; eta 354 azterketarik C2rako.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos