http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

300.000 euro, balio kultural nabarmena duten ondasunak birgaitzeko

Helburua «pertsona eskatzaileen ekintzak babestu eta osatzea da. Ez baitira inoiz finantzatuko jarduera egiteagatik sortutako gastu guztiak», berri eman du Aldundiak

ELCORREO..COM

Bizkaiko Foru Aldundiak 300.000 euro bideratuko ditu 2018. urtean balio kultural nabarmena duten ondasun higiezinak birgaitzeko eraikuntzako esku-hartzeak egiteko, baldin eta higiezinotan haiek «kontserbatu, finkatu, birgaitu edo zaharberritzeko lanak egin behar badira».

Foru-dekretu honek arautzen dituen diru-laguntzen helburua «Bizkaiko kultur ondare higiezina hobetzea da»; hori kontuan hartuta, dekretu horren eremuaren barruan arautegi juridikoak babestu ez duen kultura-intereseko ondare higiezina dago, baldin eta hura balioztatu bada eta jasota gelditu bada Euskal Kultur Ondarearen Zentroko artxiboetan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren inbentarioan, Aldundi berak adierazi duenez.

Foru-dekretu honen helburua «pertsona eskatzaileen ekintzak babestu eta osatzea da, ez dira inoiz finantzatuko jarduera egiteagatik sortutako gastu guztiak», berri eman du Aldundiak.

Diru-laguntzaren eskatzaileek 2018. urtean zehar egin beharko dute diru-laguntzaren xede den esku-hartzea.

Eskabideak aurkeztu behar dira edo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuko bulegoetan (María Díaz de Haro kalea, 11, Bilbo) edo http://www.bizkaia.eus//kulturadirulaguntzak web-orria erabiliz. E

skabideak aurkezteko epea 2017ko urriaren 2tik 2017ko azaroaren 17ra arte egongo da irekita.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos