http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

3.000 pertsonak baino gehiagok Laudioko Kasinoa bisitatu dute ate irekien jardunaldietan

Cristina Gonzalezek: Erantzunak erakusten du laudioarrek gogoa zutela eraikina ezagutzeko zaharberritu ostean

I.AGOTE

Guztira 3.2XX personak bisitatu dute Laudioko Kasinoa ate irekien jardunaldien lehenengo bi asteetan, eta Urkixoko markesek XX. mendearen lehen herenean altxaturiko eraikin historikoa goitik behera zaharberritzearen historia eta prozesua ezagutu dute. Higiezina azaroaren 19ra arte egongo de jendeaurrean irekita.

Arabako Foru Aldundiak Kasinoa inauguratu zuen joan den irailaren 19an, zaharberritzen milioi bat eurotik gora inbertitu ostean, eta programatu zuen hurrengo egunetik aurrera ate irekien jardunaldiak egitea lau astez, asteburuak eta jaiegunak barne, Laudioko herritarrek in situ ezagutu dezaten esku hartze honen emaitza.

Eraikina bisitatzen duten pertsonek, gainera, aukera izango dute hamar minutuko eta hiru zatitan banaturik dagoen ikus-entzunezko bat ikusteko: Urkixoko markeseen historia eta Laudioko bizitza soziala XX. mendearen lehenengo zatian; Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak zer egoeratan aurkitu zuen eraikina 2015ean; eta zaharberritze prozesua.

Guztira 3.2XX personak bisitatu dute Kasinoa irailaren 20tik urriaren 5era bitartean, eta hango gelak ikusteko aukera izan dute, adibidez, beheko solairuan dagoen egongela, bere leihateak eta guzti, eta goiko terraza, Lamuzako Parkera bistak dituena. Eraikinean Antonio Oyarzabal herriko piano jotzailearen kontzertu bat izan zen joan den irailaren 30ean.

“Laudioarrek ate irekienjardunaldihauei emandako erantzunak erakusten du Laudioko herritarrekzer interes eta gogo zuten Kasinoa, pertsona askoren bizitzarekinlotutako higiezina, zaharberriturik ikusteko eta hartaz gozatzeko.

Oraindik ikusi ez dutenak hara hurbiltzera animatzen ditut, hartaz harro egongo baitira” esan du Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuak.

Fotos

Vídeos