http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

2020an 25 urtetik beherakoak euskaldun eleanitzak %100 izateko ekimena erregistratu du EH Bilduk legebiltzarrean

I.AGOTE

Jaurlaritzaren Euskararen Agenda Estrategikoa kritikatu du EH Bilduk legebiltzarrean erregistratu duen ekimen baten bitartez. Ekimenaren sinatzaile Rebeka Ubera legebiltzarkideak adierazi du EH Bilduk ekimen desberdinak abian jarriko dituela Euskararen Agenda Estrategikoa zuzentzeko. “Ezinbestekoa da agendaren helburu nagusia zuzentzea, EAEko eragile guztiekin elkarlanean diagnostiko partekatu baten oinarrituta”.

“EH Bildurentzat posible da 2020an herri honetan 25 urtetik beherako guztiak euskaldun eleanitzak izatea, eta ez soilik Jaurlaritzak esaten duen %75”. Helburu hori lortzeko Uberak bi oinarri aipatu ditu: “herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko ekosistema sortzea eta euskara zehar-lerro izatetik politiken erdigunean kokatzea”. Azken finean, gakoa da “Basque Country marka folkloriko huts ez bilakatze aldera, euskara lehenestea bi hizkuntza ofizialen artean, hain zuzen, horrela soilik lortuko baitu praktikan gaztelaniak duen estatus bera”.

EH Bilduk salatu duenez Euskararen Agenda Estrategikoak “ekimen komunikatibotik larregi du”. “Ez dago diagnostiko partekatu baten oinarrituta, egiten diren irakurketak azalekoak dira eta boluntarismoa da nagusi. Herri helburu adostutik gutxi du, ez baitu herriko eragile ezberdinekin adostu. Aurkeztu digutena EAJ eta PSEren gobernuaren helburua da soilik”.

Gasteizko legebiltzarrean aurkeztutako legez besteko proposamenaren testuak 4 puntu jasotzen ditu, eskaera zehatzekin

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos