http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

2018ko opor-programa eta Gasteiztxo programa kontratatzeko dosierrak onetsi ditu Udalak

SERGIO EGUÍA

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, 2018ko opor programako jolas-txokoen (jantokiarekin edo jantokirik gabe), udaleku irekien eta ingurumen-udalekuen zerbitzurako kontratazio-dosierra onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, baita informazio- eta komunikazio-hedabideetan hezteko 2017-2018 ikasturteko Gasteiztxo programari dagokiona ere.

Aipatutako lehen kontratuak epe hauek aurreikusten ditu: ekainaren 25etik aurrera, jardueren prestakuntza; uztailaren 2tik 27ra, jarduerak berak, eta uztailaren 28tik 31ra, materialen bilketa. Aurrekontua 258.000 euro da.

Gasteiztxo programaren aurrekontua, berriz, 140.928 euro da, eta 2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30era arte iraungo du.

Kaleko jolasak

Bestetik, Isabel Martínezek gidatzen duen Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak kalean adin orotarako jolas-jardunaldiak —udako jolasak— diseinatu, antolatu eta garatzeko zerbitzuak eskaintzeko kontratazio-dosierra onetsi du.

Kontratuak formalizatzen denetik uztailaren 3ra arte iraungo du, eta aurrekontua 100.000 euro da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos