http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

2017ko Santiago Azokak nekazaritzak landa munduan duen garrantzia nabarmenduko du

SERGIO EGUÍA

Urte oroz uztailaren 25ean bezalaxe, Aldundiaren Nekazaritza Sailak Arabako ekoizleen urteroko azoka antolatzen du. Bilgune hori unibertsitate campusaren inguruetan egingo da eta Arabako nekazariek eta abeltzainek landutako eta hazitako elikagai aukeratuak aurkitu ahal izango dira. 2017ko edizio honetan, antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute nekazaritzaren eta landa munduaren artean dagoen garrantzi handiko lotura. Horrengatik, BIZITZA, PAISAIA, KULTURA goiburuaren azpian, aldeztuko da nekazaritza ez dela kalitatezko elikagai osasungarriak ekoiztea bakarrik.

“Eginkizun hori, garrantzitsua, estrategikoa eta gizartearentzat funtsezkoa, ez da hark betetzen duen bakarra. Landa ingurunean jendegabetze arazo larri baten aurrean gaude, kultura eta paisaia elementuen galerarekin. Horretan, nekazaritza jasangarriak eragin kaltegarriak galarazi ahal eta behar ditu. Nekazaritza jardueratik beretik kanpo dauden baina gizarte osoarentzat hain garrantzitsuak diren eragin horiek azpimarratu nahi izan dira. “Nekazaririk gabeko landa ingurune bat bizirik gabeko eremu bat da”, azaldu du Eduardo Aguinaco Nekazaritzako diputatuak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos