http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

2017an guztientzako kirolaren sustapenean nabarmendutakoei sariak

2017an guztientzako kirolaren sustapenean nabarmendutakoei sariak

José Lagartos Calvo eta Antonio Bellori banatu dizkiete 2017an kirol sustapenean eta guztientzako jarduera fisikoan nabarmendutakoei sariak

I.AGOTE

Alkate Gorka Urtaranek eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok Mª José Lagartos Calvo eta Antonio Bellori banatu dizkiete 2017an kirol sustapenean eta guztientzako jarduera fisikoan nabarmendutakoei Gasteizko Udalak emandako sariak, atletismoaren eta judoaren arloetan egindako bideagatik, hurrenez hurren. Ekitaldian Udalbatzako zenbait kide eta sarituen senitartekoak izan dira, baita kirolarekin lotutako ordezkariak ere.

Gorka Urtaran alkateak bi sarituek urteetan egindako lana nabarmendu du. «Kirola eta jarduera fisikoa sustatzen egin duten ahalegina aitortu nahi du hiriak gaur. María Joséren kasuan, atleta gisa egindakoaz gain, goraipatzeko modukoa da gure hiriko ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzeko egin duen ahalegina. Haren borondatezko lanari esker, Gasteizko milaka haurrek ikasi dute kirola maitatzen. Antonio, berriz, judoaren alorrean nabarmendu da, sari garrantzitsuak lortu baititu, gaur bere domina bilduma partikularrari gehitzen dion hau bezalakoak», adierazi du.

Mª José Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna da, eta atletismo entrenatzailearen titulua du; SHEE-IVEF taldea eratu zuen, eta haren bidez, atletismo proba berezia sortu eta garatu: HERRI KROSA, aurten 30. ediziora iritsiko dena.

Hauek izan dira saria emateko arrazoiak: María José Lagartosek egiten duen borondatezko lana eskola adinetan kirol jarduera sustatzearren, atletismoaren eta Herri Krosaren bidez; eskola kirol proiektuak garatzeko jarduera, eta haren ahalegina aitortzeko beharra.

Antonio, bestetik, judo maisu entrenatzailea da, eta nazio mailako epailea. Gaur egun Euskal Federazio Eskolaren zuzendaria eta arduradun nagusia da. Gerriko beltza lortu nahi dutenak prestatu eta ebaluatzeaz arduratzen da, baita entrenatzaile eta maisuak prestatzeaz ere, eta haren ibilbide luzea dela kausa emango diote saria.

1972az geroztik da kirolari aktiboa eta bere ibilbide luzean garaipen eta aitorpen ugari lortu ditu: Arabako eta Espainiako txapelketa, Kirol Kontseilu Gorenaren kirol merezimenduaren urrezko domina… Orobat, nazioko eta nazioarteko dominen irabazleak prestatu ditu, baita hiriko entrenatzaile asko ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos