Borrar
Elurra kentzeko makina bat. Efe
18.000 kilometro egin zituzten elurra kentzeko makinek otsailaren 28an

18.000 kilometro egin zituzten elurra kentzeko makinek otsailaren 28an

Bizkaiko Batzar Nagusietan, «aurreikuspen eta baliabide falta» egotzi diote Podemos eta PP-k Diputazioari, egun hartan egin zuen baliabideen banaketagatik

Martes, 24 de abril 2018, 23:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengo negua luzea izan da. Euskalmetek zabaldutako datuen arabera, azken 30 urteetan Euskal Autonomia Erkidegoan prezipitazio gehien izan den negua, hain zuzen. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, pasa den otsaileko hilaren 28an 18.000 kilometro egin zituzten elurra kentzeko makinek. 76 makina eta 381 langile aritu ziren elurra kentzen, Ekonomia eta lurralde garapena sustatzeko foru diputatuak, Imanol Pradalesek, adierazi duenez.

Datu hauek ezagutzera eman dituzten agerraldian, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Podemos eta PP-k kritika egin diote Diputazioari, «aurreikuspen eta baliabide falta»; egotzi diote, egun hartako baliabideen banaketa. Pradalesek gogorarazi die garraio sistema ez dela bere saileko eskumena, eta hartutako prebentziozko neurrien balorazio «positiboa» egin du. PNV eta PSEk, Diputazioan koalizioan agintzen dutenak, azpimarratu dute «istripurik ez zela izan egun hartan», eta kritikak «gehiegizkoak» direla.

Errepideetarako neguko planaren arabera, 76 makina eta 381 langile aritu ziren elurra kentzen pasa den otsailaren  28an, «18.000 kilometro eginez guztira». Gainera, 1.500 gatz tona banatu omen zituzten aurreko egunean Bizkaiko errepideetan.

Etorkizuneko elurteei begira, Diputazioak aurreikusten du «elurra kentzeko makina guztiak erabiliko dituztela, Ertzaintzarekin egindako elkarlanean sakontzea eta elurra kentzeko tresna txikiagoen promozioa eta  herritarren kontzientzia areagotzea».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios