Borrar

10.371 ikuslek gailurrera eraman dute aurten Bilbao Mendi Film Festivala

Ekitaldiko antolatzaileek amaitu berri den 10. edizioaren balantze «bikaina» egin du

EL CORREO.COM

Lunes, 25 de diciembre 2017, 23:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilbao Mendi Film Festivalak amaitu berri den 10. edizioaren balantze «bikaina» egin du. Bilbo mendi munduko hiriburu izan da 10 egunez, hiriko agendan erabat finkatuz.

Guztira 10.371 ikusle bildu dira eskaini diren 37 saioetara –goiz eta arratsalde asteburuetan, eta arratsaldez astegunetan-, eta urterik emankorrena izan da zenbakitan, iazko datua %12an handituz.

Urtetik urtera gora egiten jarraitzen du kopuru horrek: 2012an, 4.772 ikusle bildu ziren; 2013an, 5.669, 2014an, 7.371; 2015ean, 8.710, eta iaz 9.117 ikusle. Sala BBK, Golem Alhondegia zinemak, Euskalduna Jauregia eta Bizkaiko Abokatuen Bazkuna izan dira proiekzio, hitzaldi eta aurkezpenetarako egoitza nagusiak. Herenegun amaitu zen 10. edizioa saritutako filmen proiekzioekin, Sala BBK-n.

Sarrerak saio askotan agortu dira, zenbaitetan saio eguna baino bizpahiru egun lehenago. Hala izan zen Euskalduna Jauregian egin zen Hasiera Ekitaldian, antolakuntzak zaleen eskaerei erantzunez egindako apustuan Auditoriumean 1.000 lagunetik gora bilduz. Lehen asteburuan ere, larunbat eta igande arratsaldeko saioetako sarrerak agortu egin ziren Sala BBK-n. Astean zehar, Alhondigako Golem zinemetan ohikoa izan da sarrerak agortu izana. Eta berdin gertatu zen joan zen larunbateko Peter Habelerren omenaldi saioan eta baita azken eguneko arratsaldeko bi saioetan ere.

Datorren urtean, abenduaren 7tik 16ra

Arrakasta horren lehen arrastoa irailean zabaldu zen, sarrera pack eskaintza berriarekin. Lau pack mota eskaini ziren, jaialdi osoa hartzen zuena, bi asteburuak hartzen zituena, eta azken eguneko Non Stop saioak hartzen zituena ere bai. Eta salmentan bi faseetan jarri ziren bi sarrerak ia guztiak agortu ziren.

Urteurreneko 2017 oparoa izan da oso, izan ere pasa berri diren hamar egunei, urte osoan Mendi Tour eskaintzak bildutako datuak gehitu behar zaizkie: 10.000 ikusletik gora hartu ditu Mendi Film Festivaleko ale onenak eskaintzen dituen mostra ibiltariak, 40 agertoki desberdinetara iritsiz, Euskadin eta Nafarroan bezala, Kantabrian, Madrilen, Valentzian, Pirinioetako bi aldeetan, eta baita Mexikon ere. 2018an gora egingo du gainera eskaintza honek, nazioarte mailako albiste eta estreinaldiak erakarriz.

Ikusle eta zaleen erantzunaz batera, nazioarte mailan mendiko zinemagintzaren industriak jaialdiari egiten dion aitortzak bultzada handia ematen dio antolakuntzari. «Edizio berezia izan da, Sail Ofizialak puntako maila izan du, eta etorri diren gonbidatuen hitzaldiek eta mahai inguruek ere maila bikaina izan dute, maiz ikuslegoarekin konexio aberatsa lortuz. Protagonista izan diren gonbidatuek beraiek harrera hori azpimarratu dute. Bilbo, mendi munduko erreferentzia nagusietako bat da gaur egun», dio Jabier Baraiazarra zuzendariak.

10. edizioko alpinista omendua izan den Peter Habeler, historiako eskalatzailerik onenak diren Lynn Hill, Catherine Destivelle edo Josune Bereziartu, Bernadette McDonald, Jack Tackle, Edurne Pasaban, Kinga Ociepka eta Pou Anaien pareko izen handiak, Phillip Baribeau, Dave O’Leske, Jochen Schmoll, Natalie Halla, Sebastien Devrient, edota Jordi Canyigueral zinegileak… Gonbidatu askok egin dute berezi aurtengo edizioa.

Datorren urtekoak, 2018koak, baditu datak jada: abenduaren 7tik 16ra egingo da Mendi Film Festival, eta orain arte bezala, gorantz jarraitzeko joerari eutsi eta ikusle zabalago batengana iristeko xedez lan egingo dugu, mendiko zinemagintza eta kultura oinarri hartuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios