Borrar
«Izan ala ez izan, hor dago gakoa» bezalako galderak, Shakespeare-k idatziak, Ander Lipusek esanak.
«Tragedia bat egiterakoan beti behar da puntu komiko bat»
Ander Lipus Aktorea

«Tragedia bat egiterakoan beti behar da puntu komiko bat»

Shakespearen 'Hamlet' obraren adaptazio bat dator gaur Antzerki Jardunadietara, hiru konpainien arteko elkarlanari esker

FÉLIX MORQUECHO , EIBAR

Jueves, 10 de abril 2014, 03:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Momentu momentuko an-tzezlana egitea okurritu zitzaien orain dela hiru urte 'Errautsak' obra martxan jarri zuten hiru konpainietako kideei, eta horretarako atzera begira eta William Shakespeare unibertsalaren 'Hamlet' testua jarri zuten mahai gainean. Ez da bertsio literala. Xabier Mendigurenen moldaketak Hamlet eta bere nondik norakoak gaurko egunera ekarri ditu. Istorioak badu bere ezustekoa, obra berezia egiten duena, eta bere sekretua ere, dena ezin da azaldu. Azaroaren 1ean estreinatu zen Artedrama bizkaitarra, Dejabu gipuzkoarra eta Le petit théâtre de pain lapurtarraren 'Hamlet' hau. Ordutik hona ia 40 emanaldi eman dituzte Euskal Herri osoan eta gaur Eibarko Coliseo Antzokira iritsiko dira. 'To be, or not to be?'

-Zer nolako harrera izan du 'Hamlet' honek orain arte?

-Momentuz esan ahal dugu oso pozik gaudela, batez ere publikoaren erantzunagatik. Nik uste dut aurretik publikoak bazuela erreferentzia bat hiru konpainiak elkartu ginenekoa, hau da, Le petit théâtre de pain, Artedrama eta Dejabu. Hiruren artean orain dela hiru urte egin genuen 'Errautsak' izeneko obra bat. Hau bigarrena da eta jendeak bazuen ikusmina. Gero, nola klasiko batekin gatozen, Shakespearen 'Hamlet', horrek beste ikusmin berezi bat sortu du publikoarengan.

-Egia da ikusleei eskatzen diezuela obrak zertan datzan ez konta-tzeko?

-Bai, enteratuta zaude (barre egiten). Obrak badu konponente bat eta egia da bukaeran esaten dugula pelikula baten bukaera kontatzen ez den bezala, kasu honetan 'Hamlet'en bukaera ez eta hasiera ez direla kontatu behar. Egia da publikoak oso ondo gordetzen duela sekretua. Kontatzen badugu xarma pixka bat galtzen du istorioak. Nahiz eta Hamleten gatazka guztiekin jokatzen dugun, ez dugu ahaztu behar adaptazio bat egiten ari garela, ez dugu egin bost ordu iraungo lukeen Hamlet klasiko bat. Gureak ordu eta erdi irauten du, eta badu konponente bat bitxi egiten duena. Inoiz irakurri dut twitter-en «bihotza bahitu digute» eta horrelako komentario batzuk baina inoiz ez dute aipa-tzen zergatik den hori. Tranpa horrekin jolasten dugu, beti jolasetik ikusita, eta antzerkia tranpa bat dela jakinda.

-Sekretua azaldu gabe, adaptazioa genero batean sailkatzerik bai?

-Bai. Zentzu horretan fidelak gara Shakespeare-ren ideiarekin. Berak tragedia bat egin zuen eta konta-tzen duguna tragedia bat da, gaur egungo tragedia. Gero, kontatzen den mamia da zer egiten dugun injustizia baten aurrean. Hamlet-ek aita galdu du eta aitaren mamua ikusten du. Aitak esaten dio «ni hil egin naute», eta Hamlet-ek pasa-tzen du denbora zer egin jakin gabe, ekintzara pasatu edo ez, mamuak esan dionari kasu egin edo ez. Guk hori islatu nahi izan dugu. Hortaz aparte badaude betiko gaiak, maitasuna, familiaren kontzeptua eta beste gai batzuk ondotik ukitzen direnak. Azken batean, Ximun Fuchs zuzendariak oso ondo esaten du guk antzerki honekin galderak plantea-tzen ditugula. Zer egin beharko genuke? Zeintzuk dira gaur egun gure iritziak gai hauekiko?

-Obra honetan eszenografiak, argiztapenak, antzezleen lanak... zerk dauka pisu gehien?

-Zazpi aktore gaude taula gainean, eta adaptazio hau montatu dugun gehienak aktoreak gara. Gainera, nahiz eta zazpi izan, bakoitzak lau edo bost pertsonaia ditugu, beraz taula gainean badaude ia hogeita hamabost pertsonaia. Horrek kristoren erritmoa eta bizitasuna ematen dio obrari eta hori aktoreen lana da. Baina noski, badaude beste elemento batzuk ere. Kasu honetan argiek protagonismoa hartzen dute. Guk manipulatzen dugu argia eta badu zentzu estetiko bat. Bestela, nahiko obra soila da, ez du eszenografia handirik eta nahiko era xumean kontatzen dugu istorio hau.

-Hamlet eta Shakespeare unibertsalak dira baina badago jende asko obra inoiz irakurri edo ikusi ez duena. Antzokira joaten badira, nola jasoko dute antzezlana?

-Egia esan, nik uste dut sorpresa polita izaten ari dela, eta nik uste dut jendeak bere osotasunean oso ondo hartzen duela. Lehen kontatu dizut tragedia bat dela, eta horrela da, baina tragedia bat egiterakoan beti behar da puntu komiko bat. Orduan baditu puntu batzuk oso komikoak direnak eta nik uste dut jendeak, bere heinean, oso ondo pasatzen duela. Inoiz komentatu digute «nik ez dut Hamlet inoiz ikusi baina honekin oso ondo geratu naiz». Azkenean, teatroaren zentzua zerbait bizia eskaintzea da, eta publikoa ukituta ateratzea.

-Emanaldi asko egin dituzue urte erdi honetan. Zein momentuan iristen da Hamlet Eibarko Antzerki Jardunaldietara?

-Puntu oso goxoan. Adibidez, Eibarko emanaldia grabatzeko inten-tzioa daukagu. Horrek esan nahi du oso bizia dagoela, berrogei emanaldi eman ondoren gauza asko libera-tzen dira, publikoarekin erlazioa... Hasieran, estreinatzen duzunean baduzu tentsio erantsi bat, ez dakizu nola erreakzionatuko duen publikoak, pertsonaiak ere kili-kolo dituzu, baina berrogei emanaldi ondoren bestelako bizia hartzen du. Horregatik espero dugu Eibarren oso gustora aritzea eta publikoak gogoko izatea gure 'Hamlet' hau.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios