El Correo Digital
Jueves, 31 julio 2014
sol
Hoy 14 / 26 || Mañana 16 / 19 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Parte hartze handiena eta pluralena bildu duen Korrika 18 «mundiala izan da»

KORRIKA

Parte hartze handiena eta pluralena bildu duen Korrika 18 «mundiala izan da»

«Hemendik aurrera euskara elkarri ematea ohiko bihurtu beharra dago», esan zuen AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak

27.03.13 - 00:32 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios

Korrikaren 18. edizioa Andoaingo Martin Ugalde kultur parketik abiatzear zela, inoiz egin den Korrikarik parte-hartzaileen eta pluralaren atarian geundela azaldu zuen AEKren koordinatzaile nagusiak. Atzo, igandean Baionan bizi izan zen festa egun ikaragarriaren oihartzunak itzali gabe zeudela, AEKk Bilbon egin zuen balorazioak erabat baieztatu zituen hasi aurretiko inpresioak: martxoaren 14tik 24ra bitartean Euskal Herria zeharkatu duen Korrikaren 18. edizioa inoiz egin den parte-hartzaileena eta pluralena izan da. Hiru hitzetan, «mundiala izan da».

Edurne Brouard lasterketaren arduradunak azpimarratu zuen bi horiek izan direla aurtengo Korrikaren ezaugarri nagusiak. Agerpena, haatik, Euskal Herriari, modu batera edo bestean Korrikan parte hartu dutenei, antolatzen lagundu dutenei, laguntzaile egin direnei, kilometroa erosi dutenei, lekukoa eraman duten elkarte, erakunde eta norbanakoei, AEK-ko ikasle eta irakasleei, Euskal Herritik kanpo ere Korrikarekin bat egin duten guztiei eskerrak emanez hasi zuen.

Nabarmentzekoa da inoiz baino kilometro gehiago egin izana eta lekukoa eraman dutenen kopurua ere inoizko handiena izatea, baina aurtengo Korrikaren pluraltasuna azpimarratu zuen bereziki Broudardek, «orain arte parte hartu ez dutenek ere bat egin dutelako» .

Halaber, Brouardek azaldu zuen diasporan inoiz baino Korrika gehiago egin direla, «30 leku baino gehiagotan, munduko kontinente guztietan». Interneten ere inoiz baino zabalpen handiagoa lortu du: milaka eta milaka bisita izan ditu Korrikaren webgunean, 5.160 zale ditu Facebooken eta ia 2.000 jarraitzaile Twitterren, eta Korrikaren sakeleko aplikazioak 11.900 deskarga izan.

Erronka nagusia

Hemendik aurrerakoari begira, Korrika 18ren leloa izan den 'Eman euskara elkarri' egunerokoa bihurtu behar dela nabarmendu zuen, eta «benetako erronka» Korrikarekin metatzen den indarra nola kanalizatzea dela adierazi du.

Ildo horretan, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak ere, Korrika 18 «mundiala» izan dela eta «pozik eta baikor» daudela esan ondoren, «hemendik aurrera euskara elkarri ematea ohiko» bihurtu eharra dagoela nabarmendu du.

Horrela, Amets Arzallusek Baionako amaierako ekitaldian esandako hitzak bere eginda Mugikak adierazi duenez, «herri hau euskaraz pentsatuko badugu, guztion artean, elkarlanean eta bakoitzak bere arduragatik eman diezaiogun euskara elkarri». Euskara erabili egin behar da alegia, «baina horretarako aukerak eta baldintzak behar dira, eta Administrazioen eginbeharra da ikasteko erraztasunak eta erabiltzeko aukerak sortzea».

En Tuenti
Parte hartze handiena eta pluralena bildu duen Korrika 18 «mundiala izan da»
Aurtengo Korrika arrakastatsua izan da oso, milaka partaidek eraman dutelako euskararen leloa eskutan. /B. Agudo
pliega/despliegaLo más comentado
pliega/despliegaLo último de elcorreo.com
elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.