Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Atxaga eta Muguruza, atzo, Ahotsenean.
Atxagak argitarantz begiratzea defendatzen dau bizitza aurrez aurre ipintzeko
CULTURA

Atxagak argitarantz begiratzea defendatzen dau bizitza aurrez aurre ipintzeko

R. C.

Viernes, 7 de diciembre 2012, 03:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Poetaren eginkizuna argiari begira egotea da eta argia zabaltzea». Goethe parafraseatuz, Durangoko 47. Liburu eta Disko Azokan, Bernardo Atxaga izan da berba hartu dauan lehenengoa Jabier Muguruza kantautoreagaz alkarlanean egin dauan liburu-DVDaren aurkezpenean, hain zuzen be. Musikariak bere akordeoiagaz eroan eban lana osotzen dauzen melodia batzuk publikoagaz partekatzeko .

Ahotsenea espazioa inauguratu daben sortzaile biek, bata besteari txanda emoten ibili ziran paradisua eta katuen ganean berba egiteko orduan. Gai hori aitzakitzat hartu eben, bizitzaren eta umorearen alde iluna aldarrikatzeko bizi dogun sasoian. Atxagak ideia hori azpimarratu eban liburuaren ondoko pasartea irakurriz: «Ondo, katu, esan nion, miau mi ma mo mo. Baina, zehatzago, zer gehiago beharko zenuke paradisuan sentitzeko? Sex!, egin zuen oihu, marru, wild sex, sexu animaliya!».

Asteasuko idazleak, bere karreran paradisuarena gai errepikaria dala onartu ebanak, momentuko pesimismoari ez etsitearen beharra defendatu eban. «Agian nigan ez dago iluntasun hori edo iluntasun gogorik».

Umoreaz

Atxagak, idazle alemaniarraren hitzen ohiartzuna egin baeban, Muguruzak, bere aldetik, Augusto Monterroso Ertamerikako olerkariak, Madrilen partekatutako afari baten, umoreari buruz egin eban gogoeta zitatu eban. «Bi umore-tipo dagoz, momentuan barre egitea eragiten deutsuna eta barrea egin ondoren pentsatzea eragiten deutsuna».

Tonu bardinean jarraitzeko eta, era batera, euskeraren alde egiteko, Azoka antolatzen dauan Gerediaga alkarteari proposamen bat luzatuz amaitu zan aurkezpen saioa. «Sari bat emon beharko zeunkie euskerazko liburu bat irakurtzen dabilela dinoen lehen politikoari», esan eban Atxagak. «Saria, jakina, 'tablet' bat izango litzateke», gehitu eban.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios