El Correo Digital
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy13 / 26||Mañana11 / 19|
más información sobre el tiempo

ADARRAREN PUNTAN

Garai basatiak

26.02.12 - 02:41 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Gazte biziak, izerdi-tsuak, espidikoak. Garai hartako itxurarik modernoenak, modaz kanpo egoteko ordua heldu zaienekoak. Etsai amorratuak tribu bateraezinetan, neska ausartak mutiko usaineko giroetan. Egoitza ahaztuak, aurpegi berreskuratuak, azkar bizitzeko grinak, jokoz kanpo geratu direnak. Mota guztietako oroitzapenak. Igande arratsalderako malenkoniak&hellip
'Yo Disparé en los Ochenta' titulupean, Munster editorialaren eskutik, Marivi Ibarrola argazkilari donostiarrak oso liburu bitxia argitaratu berri du. Argazki liburua bai, baina baita lekukotasunen biltokia ere.
Xabier Montoia, Cristina Liso, Enrique Villarreal, Fermin Muguruza, Lou Olangua, Iñigo Argomaniz, edota Alaska, beste askoren artean, dira irudiei buruz beren iritzia ematen dutenak eta oro har, atentzioa eman dit atzera begiratze horiek zein lasaiak, poetikoak eta bat jartzaileak diren.
Mariviren laurogeiak oso ipurtarinak omen ziren. Madrilen eta Euskadin lehertu ziren gazte mugimenduak zehatz islaturik daude, askotan oinarrizko jarrai-tzaileei rock izarrei baino garrantzia handiago emanez.
Aspaldian irakurritako eleberri bati bigarren errepasoa ematen diogunean bezala, orain dela bi hamarkadako erretratuak berrikustea ustekabez betetako ariketa izan daiteke.
Hasteko, agertzen diren guztiak bere garaian iruditzen zitzaizkidan baino askoz ederragoak agertzen zaizkigu. Mary Schilmch idazle iparramerikarrak, bere gazteentzako aholku ospetsuetan idatzi zuena ondo dator: «zure gaztetasunaren indarraz eta edertasunaz gozatu, baina ez egin kasu, inoiz ez duzu ulertuko zure gaztetasunaren indarra eta edertasuna zimelduta egongo diren arte. Baina sinistu behar didazu: hogei urte barru, oraingo argazkietan zure irudia berriro ikusiko duzunean, konturatuko zara zenbat aukera zeneuzkan eskura eta zein ederra zinen benetan» ('Wear Sunscreen', 'Erabili Eguzkitako Krema').
Badago beste gogoeta bat oso zabalduta orrialde horietan aipatutako testuetan: zein liskar memeloetan sartzeko gai garen gaztaroan. 'Hornadas Irritantes' deiturikoak popzaleen kontra, punkyak rockabilien kontra, heavyak guztion aurka&hellip urteak pasa ahala, denon itxura nahiko parekatua agertzen zaigu eta belaunaldi berriei zergatik ginen horren etsai amorratuak azaltzea ia ezinezkoa suertatzen zaigu (entzulea aho bete hortz utzi barik). Badirudi adin batzuetan ezinbestekoa zaigula gureak zeintzuk diren azpimarratzea eta borrokatzeko helburu garbiak edukitzea.
Mariviren objektibo bateratzaileak euskal eta madrildar mobidak normalean uste den baino askoz hurbilagoak erakusten dizkigu. Ileek, narruzko txamarrek, ametsek eta gurekin dagoeneko ez daudenek nola edo hala memorian batzen gaituzte.
Horren harira Mary Schilmchen testu bereko beste paragrafo bat ekarrita amaitu gura dut: «Ezagu-tzen ditudan pertsonarik interesgarrienek ez zekiten euren bizitzan zer egin hogeita bi urte zeuzkatenean. Ezagutzen ditudan pertsonarik interesgarrienetako ba-tzuek berrogei urterekin ere ez dakite oraindik zer egin».
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Garai basatiak
Marivi Ibarrolaren 'Yo Disparé En Los Ochenta' liburuan argitaratutako argazkia.
elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.