Borrar
Estiballesek final batean egotea «izugarrizko saria» dela esaten du.
«Lehiaketetan tentsioa dago, baina primeran pasatzen dugu»
Arkaitz Estiballes | Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketako irabazle berria

«Lehiaketetan tentsioa dago, baina primeran pasatzen dugu»

Galdakaoko bertsolaria pozik dago «BECeko entzuleak gustora geratu zirelako eta nire inguruko jendea asko poztu delako ere bai»

JAN ECHEVARRÍA

Miércoles, 22 de diciembre 2010, 11:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Galdakaokoa da. Duela hamar bat urte Atxurira joan zen bizitzera eta atzo bertako 'Floren' tabernan bildu zen gurekin. Oso nekatuta zegoela aurreratu zigun. Normala da. Izan ere, larunbatean Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketa irabazi zuen eta, logikoa denez, behar bezala ospatu du. Komunikabide desberdinetako kazetariek etengabe deitu diote azken egunetan. Hala ere, Arkaitz Estiballesek ez du inolako harrokeririk, oso tipo jatorra da.

Onartzen duen bezala, oso pozik dago «BECen zeuden entzuleak gustora geratu zirelako eta inguruko jendea asko poztu delako ere bai», eta azken egunetan ea bertso asko bota dituen galdetzen diotenean bere erantzuna hurrengoa da: «Bertso asko botatzeko astirik ez dut izan -atzoko Santo Tomás eguneko saioa kontutan izaten ez badugu, noski-. Orain, Larrabetzun, Gabonetako saioan parte hartuko dut eta, ondoren, atsedenaditxo bat hartzea gustatuko litzaidake».

Estiballesek badaki zer den final batean garaile ez izatea. Egia esanda, 2000, 2002 eta 2006 urteetan Bizkaiko Txapelketako finalera iritsi zen, baina horietan ez zuen txapela janzteko aukerarik izan. «Ez irabaztea ez da txarra. Finalean egotea guretzako sari bat da eta horregatik normalean finalera disfrutatzera joaten gara. Triste geratzen zara saio txarra egiten baduzu eta hori gertatzen denean haserrea zure buruarekin izaten da, baina bestela ez du inongo pisu edo ardurarik».

Eszenatokian izugarri disfruta-tzen duela aitortzen du bertsolariak. Dena den, «egia da horrelako txapelketa batean tentsioa dagoela eta, gehienbat, txarto pasatzen dugula lehiaketaren aurreko egunetan. Gero, behin goian egonda ez dago erremediorik, bertsotan egin behar da eta kito (barreak)».

Baina noiz eta nola hasi zen Bizkaiko txapeldunak bertsotan? «Ni jolasten sartu nintzen bertsolaritzaren munduan. Galdakaoko ikastolan ikasten nuen, han bertso talde bat osatu zuten eta nire lagunekin (horien artean, Oier Zearra pilotaria eta Julen Gabiria idazlea nabarmendu daitezke) hasi nintzen. Nire ustez bertsolaritza jolas bat bezala hartu behar da eta nik orain irakasle bezala bertsolaritza irakasten dudanez, horixe gomendatzen diet nire ikasleei, jolas bat bezala hartzeko».

Aukera gehiago gazteentzako

Bertsoak botatzeaz aparte, gehien gustatzen zaiona bere bi haurrekin egotea da. Gero, lagunentzako denbora badu ere bai, «baina ez pentsa bertsolariok denbora libre asko dugunik. Asteburu askotan bertso saio asko dauzkagu Euskal Herriko edozein herritan eta, gero, ahal dudanean mendira joaten naiz . Horiexek dira nire egin beharrak».

Bertsolari gazteei aukera gehiago ematearen aldekoa da Bizkaiko txapelduna. «Nik uste dut bertsolari gazte batzuei eta ez hain gazteak diren beste askori aukerak eman behar zaizkiela, gutxienez euren herrialdeetan». Halaber, bertsolaritzaren egoera oso osasungarria dela esaten du: «Ameriketako Estatu Batuetako irakasle asko ibili dira azken urteetan bertsolaritza aztertzen eta harrituta geratu dira gazte askok jarrai-tzen dutela ikustean. Munduko beste herrialdetan ez da hori gertatzen. Normalean, ahozko kultura galtzen ari da, beste medio batzuk tartea kendu diote, eta hori zorionez Euskal Herrian oso osasuntsu dago».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios