Esaguzu euskaraz, emaguzu muxu
Bada altxor bat mundu osoan euskaldunok bakarrik duguna. Ez da ezkutuan dagoen horietakoa, lurpean edo uharte bakarti batean gorderik dagoena, ez da filmetakoa ere. Altxor hori egiazkoa da, eta gu denona, denok elkarrekin partekatzeko modukoa.
Partekatuz bakarrik hartzen du bere benetako balioa, gainera. Altxor hori ezpainetan dugu, beti prest, emateko eta jasotzeko, edo biak batera, akaso. Asmatu al duzu dagoeneko zer den? Bai?...
Bai! Muxua da, edo... Bai! Euskara da. Edo biak batera. Biak baitira partekatzeko. Biak ezpainetan, goxo, zugandik gugana eta gugandik zugana. Guk nahi dugu, eta prest gaude. Eta zuk, eman nahi al diguzu muxu? Egingo al diguzu euskaraz?
Hara! Gu ez gara lau katu, eta zure lagunak gara. Beste hizkuntzak maite ditugu, eta ezagutu nahi ditugu, eta erabiltzen ditugu, baina bizi, euskaraz egin nahi dugu, mundua koloretakoa atsegin dugulako, eta ez zuri-beltza. Munduari gure kolorea eman nahi diogu, euskararena, etxetik hasita, Euskal Herritik.
Koloretan amestu nahi dugu, koloretan esnatu, jolastu, ikasi, kantatu, dantzatu, barre eta negar egin. Euskaraz irakurri nahi ditugu egunkaria eta ipuinak, euskaraz ikusi nahi dugu antzerkia eta zinema. Euskaraz entzun nahi dugu irratia. Euskaraz egin nahi dugu gaixorik gaudenean medikuarekin, erosketak egitean saltzailearekin, postariarekin, kalegarbitzailearekin, udaltzainekin eta alkatearekin. Eta batez ere euskaraz, noski, zuekin, gurasoekin. Euskara entzun nahi dugu zuen artean, ikusten dugunetik ikasten dugulako. Ez pentsa guk ikastolan euskaraz ikasi eta jolastearekin nahikoa denik. Zuek euskaraz egingo ez baduzue, euskara umeen gauza dela pentsatuko dugu, gure artekoa, eta guk handitan zuek bezalakoak izan nahi dugu. Zuek bezaalkoak, baina euskaldunak, txo!
Bai, ama. Bai, aita, orain zure arte txanda da. Eman izena eta zoaz euskaltegira!
Baldin badakizu, erabili ezpainak. Eta ez badakizu, guk lagunduko dizugu. Animo eta ikasi! Maite zaitugulako, esaguzu euskaraz, emaguzu muxu.
Aupa zu! Eta aupa gu! Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu, ekin! Denok elkarrekin! Elkarrekin KORRIKA eta euskaraz! Gora Korrika eta Gora euskara!!!
Maialen, Andrea, Xabier y Ane (Navarra)
Euskaldunes de Oteiza, siguen la Korrika con entusiasmo, el mismo que ponen para criticar la actitud del Gobierno de Navarra respecto al euskera. «Tenemos que compensar las zancadillas que allí nos ponen a los navarros euskaldunes». Y desplegaron la ikurriña.
Familia Mansilla y Camón (Mendiola)
Los tres hijos de la familia Mansilla e Irati Camón, a la derecha, corrieron un kilómetro de la Korrika por el barrio de Judizmendi. «Iniciativas como ésta son muy importantes para defender el euskera», opinaron.
Santi, Mertxe, Amelia, Maika y el pequeño Urko (Vitoria)
«Nos encanta la fiesta del euskera». Mertxe fue más allá: «Como andaluza, me entusiasma por la mezcla de personas que acuden. Hay gente muy diversa a la que les une el amor al euskera», dijo sin ocultar cierta emoción.
Iñaki, Jon y Kepa (Santurtzi)
«Es la fiesta del euskera más participativa», dijeron. Iñaki es euskaldun, al igual que Jon. Para el más joven, la Korrika representa «la cultura vasca en una carrera».