El Correo

Harizpetik (Joseba Arruti)

18:33

Amaitu da

Apirilaren 8an guztiz armagabetzen denean ETA iragana baino ez da izango, behin betiko noiz desegingo zain. Erabatekoa eta egiaztagarria den neurrian, ez da gutxietsi behar, 2011ko su-etena bururaino eramatea dakarrelako


14:08

Etorkizuna marrazten

Legealdi honetako erronkarik handienetakoa estatus politiko berria zehaztea izango da, autogobernua behingoz eguneratu eta osatzeko. Adostasun zabala nahitaezko du horrek, emaitza ahalik eta anitzena baina bakoitzaren pisu politikoaren araberakoa izan dadin


12:12

Kataluniaren ordua

Independentzia helmuga behar lukeen prozesua momenturik erabakigarrienetakoan dago Katalunian, Estatu bihurtzeko azken galdeketari begirakoan hain zuzen. Horren inguruko zalantzak, baina, gero eta handiagoak dira


01:56

Norbere zama

Ezker abertzalea sigi-saga ari da aspaldion, benetako bake prozesu bati begirako keinuak iraganeko beste zenbaitzurekin konbinatzen. Baina eurenak baino ez diren egitekoak besteen gain jaurtitzen saiatu eta muturretik jokatzeak ez darama inora


00:18

Eustearen ordaina

Alderdi Popularrak bere 18. kongresua burutu du asteburuon Madrilen, berrikuntzarik gabe, ia erabateko adostasunarekin. Aldaketei, edonolako mugimenduei, izua die Mariano Rajoyk, arriskutsu direlakoan. Eta horren isla da azken egunotan, eta hilabeteotan, jazotakoa


00:38

Tronuen jokoa

Barne borroken ondorioz PSOE eta Podemos odolusten ari dira, horietakoa eztabaida beharrean dagoeneko gatazka delako. Eta Rajoy, aspaldiko indartsuen, bi horien triskantzak bere etorkizun politikoa bermatzen duelako


02:27

Iparraldearen orena

Euskal Elkargoa osatu zen aurreko asteko astelehenean Iparraldean, lehen aldiz hiru lurraldeak hartzen dituen egitura administratibo berria. Eskumen mugatukoa den arren, ez da gutxietsi behar urratsaren garrantzia, gerora begira oso emankorra izan baitaiteke


01:25

Datorren lehia

PSOEko idazkari nagusi izateko bere burua aurkeztu ostean, Patxi Lópezek maiatzeko primarioetarako lehia abiatu du. Susana Díaz-ek laster jarrai lezake, eta Pedro Sánchez-ek ere hilabetea amaitu aurretik eman ditzake ezagutzera bere asmoak


01:25

Kale egin

Bilboko Alderdi Popularrak Memoria Historikoaren Legea ezbaian jarri guran kale izendegiaren inguruan abiatutako azken ekimena kezkagarria da erabat, askatasunik gabeko aro lazgarri bat zuritzen saiatzeko asmoa ematen duelako


01:51

Zubigintza lanetan

Hasi berri den urtea hainbat zubi berreraikitzekoa izango da, batik bat aritmetikak horretara behartzen duelako. Ez bakarrik alderdi politikoen artean, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ere badutelako zer landu, zertan elkar gerturatu


23:45

Urte amaierakoa

2016a emankorra izan da euskal politikagintzan, normalizazioan aurrera egitekoa eta aspaldi hautsitako hainbat zubi berreraikitzekoa. EAJ-PSE koalizio gobernuarekin amaitzen da, lehen mailako erronka politikoei aurre egiteko zumea lantzen


00:58

Alde biko harremana

Azken hauteskunde orokorren eta bertokoen osteko agertoki politikoak Madril eta Gasteizko gobernuen arteko harremanek hobera egitea ahalbidetzen du. Eta apurkako hurbiltze prozesuaren osagai nagusia 'Euskal agenda' deiturikoa izango da


01:27

Erdibidean edo

Pedro Sánchez PSOEren idazkaritza nagusitik kendu zutenek Rajoyren inbestidura ahalbidetu zuten lehenik eta zenbait arlo garrantzitsutan Gobernuarekin elkarlanean ari dira. Oposizioko alderdi beharrean erdibidekoa emate horrek kalte egin diezaieke sozialistei


00:21

Badugu Jaurlaritza

Urkullu lehendakariak bigarrenez egin zuen zin herenegun Gernika-Lumon, horrenbesteko oihartzun historikoa duen Batzar-Etxean. Aurreko legealdian ereindakoari jarraipena emateko sasoia da datorrena, askotariko elkarrizketa ardatz izango duena


02:25

Trump eta gu

Estatu Batuetako hauteskundeetako emaitzek mundu osoan izaten dute eragin zuzena, zehatza eta neurgarria. Donald Trump irabazlea populismo sutsu eta arriskutsuenaren adierazle da, hainbat herrialdera indartsu zabaldu dena. Honetaz badago zer hausnartu Europan, eta Euskal Herrian


00:06

Zaharrak berri

Rajoyk aukeratu ditu bere ministroak. Ez dago sakoneko aldaketarik, ez izen-abizenei dagokienez eta, areago, ezta ildo politikoan ere. Funtsean, ohiko jokamoldeei eutsi die, eta joko-eremu horretan ekin beharko diote sozialistek eta Ciudadanos-ek

harizpetik

00:14

Rajoyk lortu du

Hamar hilabeteko geraldiaren ostean, Mariano Rajoy Gobernuko presidente da berriz, jardungoa beharrean osoa. Sozialisten abstentzioak zabaldu dio bidea, eta keinu horren maila guztietako ondorioak hurrengo hilabeteotan neurtu ahal izango dira

harizpetik joseba arruti

02:18

Sozialisten erabakia

Urriaren 1ean ordura arteko idazkari nagusi Pedro Sánchez-en dimisioa behartu ostean, PSOEko batzorde kudeatzaileko kideen asmoa Rajoyri Gobernua ematea izan da, inbestidura saioan abstentziora jota. Eta hala erabaki berri du Batzorde Federalak

Harizpetik Joseba Arruti

18:05

Bestelako legealdia

Hastear dagoena ez da legealdi bat gehiago izango EAEn, hain dira garrantzitsuak bata bestearen atzetik datozen erronkak. Krisiaren astinduak gainditzea eta estatus politiko berria zehaztea izango dira potoloenak, indarkeriaren aroaren ondorioak behin betiko bideratzearekin batera

harizpetik joseba arruti

07:31

Rajoyren txanda

Pazientziak, euste hutsak emaitzak eman ohi ditu politikan behin baino gehiagotan. Horren jakitun da Rajoy presidentea, ezer eskaini eta ekimenik abiatu gabe PSOE bere kontraesanen menpe irakiten jar dadin lortu duelako

harizpetik joseba arruti

21:36

Bi PSOE?

Espainiako Alderdi Sozialista bere historia luzeko egun tamalgarrienetakoak igarotzen ari da, Pedro Sánchez idazkari nagusi ohiaren jarraitzaileen eta Susana Díaz-en inguruko kritikoen arteko ika-mikak direla eta

harizpetik joseba arruti

01:05

Inkestek diotena

Astebete barru alderdiak eta iritzi publikoa hauteskundeetako emaitzak aztertzen ariko dira. Igandetik aurrera datorrenak oso noizean behinekoen garrantzia izango du, Euskadi bere autogobernu esparrua eguneratzen hasteko zorian dagoelako

harizpetik joseba arruti

00:39

Zehazteko sasoia

Bor-bor dabil EAEko hauteskundeetarako kanpaina, alderdien arteko lehia bizian. Inkestek alde handia ematen diote EAJri, eta bigarren izatekotan estu sailkatzen dituzte EH Bildu eta Podemos. Egunotakoek ezezik azken urteotako ibilbideek zehaztuko dituzte joera horiek

HARIZPETIK Joseba Arruti

15:39

Berririk gabe

Inbestidura saio batean huts egindako lehen presidentea ere bada dagoeneko Mariano Rajoy. Ciudadanos-en babesa ez zaio nahikoa izan, orain arte sozialistek ezezkoari eutsi diotelako. Espainian Gobernu berria osatzeari begira dena dago zegoen bezala, blokeatuta

HARIZPETIK Joseba Arruti

21:41

Benetako arazoak

Abuztua oporretarako izan ohi da baina aurten jarduera politikoak ez du etenik izan, ez Euskadin ez Madrilen. Bertoko hauteskundeak oso gertu daude dagoeneko, eta alderdiek euren eskaintzak zehazteari ekin diote bete-betean

harizpetik joseba arruti