Borrar
Barakaldoko BEC-en izan da finala.

Ver fotos

Barakaldoko BEC-en izan da finala. MANU CECILIO
Bertsolari Txapelketa Nagusia

Maialen Lujanbio txapelduna da

Azken bertsoak entzun eta epamahiak hartu du erabakia. Zaleek txaloz esketu dizkiete finalista guztiei egindako lanak

ELCORREO.COM

Domingo, 17 de diciembre 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikertzaileak, kazetariak, bertsozaleak, gai jartzaileak, boluntarioak eta zortzi finalistak Barakaldoko BEC-era heldu dira goizeko 9:00etatik aurrera. Aulkiak bete dituzte, antolatzaileek ilara luzeak bideratu ondoren. Urduritasuna nabari izan da da giroan, batez ere goizean, baina egunak aurrera egin ahala, giroa berotu egin da. Maialen Lujanbio suertatu da txapeldun azkenean.

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirreri heldu zaie egindako lanak erakusteko momentua. Gutxitan egiten dute akatsik bertsotan, eta begirada are zorrotzagoarekin neurtu dizkiete bertsoak gaur epaileek. Akatsak eta ahoskera okerrak, gaia, neurria, hizkera, doinua eta testuz kanpoko baliabideei adi-adi begiratuko diete.

Aurrena, agurra kantatu dute, banan-banan, eta ondoren, goizeko lanei ekin diete: hamabost bertso puntuangarri izango dira goizeko saioan, binakako lau eta kartzelako lanekin. Zozketaren arabera, ordena honetan hasi dira kantuan: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze.

14:30ak arte luzatu da goizeko saioa. Bazkaltzeko tartea egin dute eta jarraian itzuli dira arratsaldekora. Irabazlearen izena, aldiz, 20:00ak aldera jakin da. Sebastian Lizasok jantzi dio txapela.

"Atetik sartu zarenean, ixildu egin dira denak" izan da kartzelako lanerako gaia goizean. Hiruna bertso bota dituzte, nahi izandako doinuan. Erne entzun diete zaleek, ixiltasuna txaloz puskatzeko prest. Azken txanpan sartu da aurtengo edizioa arratsaldez, eta jendeak, beren eserlekuan jarrita itxaron diete bertsolarien azken kantuei. Lujanbio, Sarriegi, Mendiluze, Arzallus… aipatzen zituzten zaleek irabazle modura.

Arratsaldeak aurrera egin ahala, Sarriegik eta Lujanbiok egindako kartzelako ariketa eduki dute hainbatek ahoan. Baita ere, adibidez, Agirre eta Arzallusen ariketak.

Buruz burukora, azken lehiara, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze klasifikatu dira azkenean. Bakarra gailendu daiteke eta Maialen Lujanbio izendatu du epaimahaiak irabazle. Txaloz eskertu diete biei ala biei egindako lana.

Ondoren, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirrek osatu dute klasifikazioa, hurrenez hurren.

Sailkapena

1. Maialen Lujanbio, 1.756 punturekin

2. Aitor Mendiluze, 1.684 punturekin

3. Sustrai Colina, 1.137 punturekin

4. Amets Arzallus, 1.136 punturekin

5. Igor Elortza, 1.124 punturekin

6. Aitor Sarriegi, 107,5 punturekin

7. Beñat Gaztelumendi, 1.076,5 punturekin

8. Unai Agirre, 1.072,5 punturekin

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios