Borrar

2,6 milioi euro, osasun ikerketa eta garapen proiektuak laguntzera

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek jaso ahal izango dituzte diru laguntzak

elcorreo.com

Miércoles, 21 de junio 2017, 23:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzak 2.600.000 euro bideratuko ditu aurten osasun arloko ikerketa eta garapen proiektuak finantzatzera, lehentasunezko bi helbururekin: herritarren osasuna hobetzera zuzendutako I+G+B jardueren eragina areagotzea eta aberastasuna sortzen laguntzea, eta osasun ikerketaren eta berrikuntzaren finantzaketa hobetzea, bai barruko bai kanpoko baliabideekin.

Jon Darpon Osasun sailburuak aste honetan jakinarazi dio Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluari laguntzen aginduaren edukia. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek jaso ahal izango dituzte diru laguntzak. 2020 Osasunaren Ikerketa eta Berrikuntza Estrategian, 2020 Zientzia eta Teknologia Planean eta Espezializazio Adimentsuaren Estrategia RIS3 Euskadin bilduta dago deialdia.

Aginduan araututako jardueren azken helburua da herritarren osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzea, baita Euskadiren garapen sozioekonomikoa ere, eremu biosanitarioan ezagutzaren sorkuntza, transferentzia edota aplikazioa babestuz ikuspegi translazionala eta lankidetzazkoa duten ikerketa proiektuen bitartez.

Hala, biozientzia-osasunaren eremuan taxutzen da deialdia, arau bakar batean bi laguntza lerro bereizi barnean hartzen dituena: batetik, osasunaren arloko jardunaren sustapena, osasun sistemaren gaitasuna sendotuko duten I+G proiektuen bitartez, eta ezagutzaren sorkuntzan eta integrazioan laguntzea osasun sistemaren eta gizartearen eskariak hobeto betetzeko; bestetik, osasun ikerketa estrategikoa bultzatzea, lidergotik sortutako I+G proiektuen eta Euskadiko gaitasun zientifiko-teknologikoen bitartez, produktu, prozesu edo zerbitzu berrien balorazioan eta garapenean aurrera egitea ahalbidetzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios