Borrar
Osasuneko profesionalak, ospitalean.
Euskadik gaixotasun arraroen mila bat kasu antzeman ditu azken bi urtetan

Euskadik gaixotasun arraroen mila bat kasu antzeman ditu azken bi urtetan

Osasun Sailaren lan ildoetako bat Euskadin ezohiko gaixotasunen «diagnostikoa eta tratamendua hobetzearen sustapena» da, Jon Darpon sailburuak ziurtatu duenaren arabera

Jan Echevarría

Miércoles, 1 de marzo 2017, 01:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bi urte pasatu dira Euskadik gaixotasun arraroen erregistroa martxan jarri zuenetik. Ordutik erkidegoan mila bat kasu antzeman dira eta erakundeak beste 1.500 konfirmatu ditu aurreko urtetako historialak aztertu eta gero. Hori adierazi du Jon Darponek atzo ospatutako Gaixotasun Arraroen Munduko Egunaren atarian. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ziurtatu duenez, Jaurlaritzak «kausa honekin konpromiso irmoa hartu du, hartzen du eta hala jarraituko du». Bere ustez, erregistroa «ezinbestekoa bilakatu da gaixo hauei ikusgaitasuna emateko».

Legealdi berriari begira, Darponek ziurtatu zuen Osasun Sailaren lan ildoetako bat Euskadin ezohiko gaixotasunen diagnostikoa eta tratamendua hobetzearen sustapena dela hainbat arlotan: hala nola, epidemiologian, asistentzian, pedagogian eta ikerkuntzan. «Guztiak elkarrekin lotuta baitaude».

3.000 kasu posible

Martxan jarri zenetik ia 1.000 kasu hautemateaz gain, erregistroa izan daitezkeen beste 3.000 kasu antzeman ditu, erregistroa sortzean atzera begirako bilaketan identifikatutakoak (2013-2014-2015). Izan daitezkeen 3.000 kasu horietatik, 1.500 bat egiaztatu ahal izan dira, adin pediatrikoko pazienteei dagozkienak.

Darponek adierazi du Euskadi gai izan behar dela hurrengo urteetara begira «denboran etengabeko ahalegina egiteko», eta horrek, funtsean, esan nahi du EAEko gaixotasun arraroei buruzko informazio fluxuak eta epidemiologia erregistroa arintzea; asistentziaren eta diagnostikoaren zein tratamenduaren koordinazioan sakontzea, erreferentziazko zentroetan gaixotasun arraroen batzorde klinikoak sortzearen bitartez; gizarte zerbitzuekin zein hezkuntza sistemarekin koordinazioa hobetzea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios