El Correo

Euskal osasun sisteman ikerketa eta garapenean dabiltzan profesionalen %60 emakumeak dira

Euskal osasun sisteman ikerketa eta garapenean dabiltzan profesionalen %60 emakumeak dira
/ El Correo
  • Aldarrikapenaren helburua da neskek zientzian sarbide eta partaidetza zuzena eta erabatekoa izatea eta genero berdintasuna lortzea

Euskadiko osasun sisteman ikerketa eta garapenean (I+G) ari diren profesional guztien %60etik gora emakumeak dira. Euskal osasun sistemako ikerketa zentroetako osasun eremuan I+G jardueretan dabiltzan 2.624 pertsona daude guztira. Horiek 238 ikertzaile nagusi dituzte eta, horietatik, %52 emakumeak dira.

Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egin dute ikerketan jarduten duten zentroetako profesionalekin, Nazio Batuen Erakundeak atzo ezarritako Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren ospakizunean. Aldarrikapenaren helburua da emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta partaidetza zuzena eta erabatekoa izatea eta genero berdintasuna eta emakume eta neskatoen ahalduntzea lortzea.

Osasun Sailaren arabera, azken 15 urteetan nazioartean ahalegin berezia egin den arren emakume eta neskatoek zientzian duten parte hartzea oinarritzeko eta sustatzeko, «oztopoak aurkitzen jarraitzen dute, kontuan hartuta oztopo horiek eragotzi egiten dietela diziplina horretan erabat parte hartzea, Nazio Batuek adierazi bezala».

Jon Darpon Osasun sailburuak aitortu eta eskertu egin du euskal ikertzaileek gainerako profesionalekin batera egiten duten lan garrantzitsua, euskal hiritarren osasunaren alde, eta ikerketa eta berrikuntza laguntza eskaini ditu, «ezinbesteko tresnak osasuneko emaitzak hobetzeko, osasun sistema eraldatzeko eta euskal gizartearen garapen ekonomikoari eta sozialari laguntzeko». Hori dela eta, 2020ra begirako estrategiarekin jarraitzea eta horretan sakontzea izango da lehen mailako helburu datozen urteotan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate