Borrar
Barnetegi bat.
Ikasle berriek ere badituzte udan euskara ikasteko aukerak

Ikasle berriek ere badituzte udan euskara ikasteko aukerak

AEK-k iaz abian jarritako A2 mailako barnetegiak berriro ere antolatzen ditu aurten 'Ez duzu ahaztuko' lelopean bultzatutako kanpainaren baitan

virginia enebral

Sábado, 24 de junio 2017, 23:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Aukera ezinhobea zen eta ezin nuen paso egin». Euskaraz nekez aritzen zen arren, Beñat Landetak ez zuen zalantzarik izan eta AEK-k A2 mailako lehenengo barnetegia iaz antolatu zuenean, harantza joan zen birritan pentsatu gabe. 60 adineko bilbotar honek 12 urterekin Euskal Herritik kanpora joan behar izan zuen, baina orain dela hiru berriro bueltatu zen, kasu honetan, Iruñara. «Betidanik izan dut euskara ikasteko grina eta horri ekiteko bidea hemen topatu dut. Ezin nion aurrean nuen aukerari ihes egiten utzi». Hainbeste maite duen hizkuntzan hitz egiteak erabat pozten du Landeta; ez da harritzekoa beraz, daukadan abaguneari onura ateratzea. «Asteburuko barnetegira joana nintzen, baina hamabost eguneko batean negoen lehenengo aldia izan zen».

AEK-ko antolatzaileak, ordea, gogorregi gerta litekeen beldur ziren. «Pedagogikoki ohituta gaude maila hori eskaintzera. Erronka sei ordutan zehar haien arreta mantentzea zen, denbora dezente baita. Hortaz aparte, maila baxuaren ondorioz euskara hutsean aritzeak ekar zitekeen arazoak kezkatzen gintuen, gabeziengatik giroa kutsatuko ote zen, baina ustekabe atsegina eraman genuen, egundoko abiada hartu zuten eta. Oso langileak izan ziren eta ikaskideen artean, nahiz eta maila ezberdina eduki, batak besteari laguntzen zioten», azaltzen du Iosu Arruabarrena, talde horren irakaslea izan zenak.

Esperientziaren harrera ona ikusita, A2ko ikasleei aurten ere ateak zabaltzea erabaki du AEK-k. Barnetegia Arantzan izango da berriro ere eta bi txanda egongo dira: uztailaren 17tik 30era edota uztailaren 31tik abuztuaren 13ra. Izena emateko azken eguna ikastaroa hasi baino hamaika 11 egun lehenago da. B1, B2 edota C1 egiteko aukerak ere badaude, alegia, eta horretaz gain, azterketak prestatzeko edota familientzako barnetegiak ere aurki daitezke 'Ez duzu ahaztuko' lelopean bultzatutako kanpainaren baitan.

Aurreiritziak baztertu

Erretiratu zenean ere ekin zion Jose Luis Crespok euskara ikasteari. Iruñakoa naiz eta hemen bizi izan dut beti, baina gaztea nintzenean egoera ezberdina zen eta gure hizkuntza ikasten saiatzea oso gogorra zen. Ikasturte bat egon nintzen euskaltegi batean baina beldur nintzen eta utzi nuen. Berak zuen ezagutza finkatu ez ezik, jendea ere ezagutu nahi zuen, baita uda beste modu batera igarotzea ere. Crespok gogorra izan zela aitortzen du. «Egunero euskaraz aritzeak ahalegin handia dakar». Halere, aurten ere izena eman du. «Ikasketa prozesuarekin jarraitu nahi dut. Gainera Arantza herria asko gustatzen zait: giro ederra dago eta gauetan, afaldu ondoren, oso ondo pasatzen genuen antolatzen ziren ekintzekin».

Sortzen diren harremanak azpimarratzen ditu Landetak. «Jendea oso jatorra da eta zu bezala oporrak aprobetxatu nahi ditu euskara ikasteko ondo pasatzen duen bitartean. Beraz, aukerarik onena da!», ziurtatzen du. Nola ez, uda honetan bera ere berriro joango da. «Egunak azkar pasatzen dira, ikaragarri azkar, azkarregi, izan ere».

Arruabarrenak zalantzan daudenei gonbidapena luzatzen die. «Emaitzak agerikakoak dira. Egia da hasierako momentuak zailak izango direla, baina egunak aurrera joan ahala aurreiritzi asko baztertzen dira, esaterako, konplexuak, lotsak... Euskaraz komunikatzeko gai direla konturatzen direnean egundoko motibazioa da hori. Gainera, lagunak egiten dira; izan ere, iazko whatsapp taldeak dabiltza oraindik eta bazkariak antolatu ditugu. Den-dena kontuan hartzen baduzu, aukera erakargarri da. Hizkuntza hobetzeaz edo ohiturak aldatzeaz gain, oporrak beste modu batera pasatzen dira».

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios