Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Balorazio ona jaso du eskola-jazarpenaren aurkako programak.
Jazarpenaren aurkako programa beste hamar ikastolatara hedatuko da

Jazarpenaren aurkako programa beste hamar ikastolatara hedatuko da

Euskal zentroek KiVa planarekin egiten duten lanaren «oso balorazio ona» egin du Turkuko Unibertsitateak, ekimenaren sustatzaileak

elcorreo.com

Viernes, 16 de junio 2017, 02:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurten programa martxan jarri duten 53 ikastolez gainera, heldu den ikasturtean eskola-jazarpenaren aurkako KiVa programa beste hamar ikastola gehiagotan inplementatuko da. Horrela, besteak beste, Hendaiako ikastolan ezarriko da, eta hura izango da Iparraldeko lehenbizikoa.

Izan ere, Turkuko Unibertsitateko adituen bisita jaso du Ikastolen Elkarteak, eta ordezkaritza finlandiarrak «oso balorazio ona» egin du ikastolak KiVa programarekin egiten ari diren lanaren inguruan. Ikastolen Elkarteak jakinarazi duenez, Euskal Herrira asteazkenean iritsi ziren, eta Trapagarango Itxaropena ikastolara eta Sopelako Ander Deuna ikastolara bisita egin zuten, bertatik bertara ezagutu nahi baitzuten ikastoletan nola ari diren lanean KiVa programarekin.

Ostegun honetan, berriz, Ikastolen Elkartean izan dira ikastoletan programa ezartzeko urratsak nola egin diren jakiteko. Gainera, «interes handia» jarri dute programa ezartzeko eman diren pausoen gainean, koordinazio lanean, prestakuntzan eta programak ikastolen komunitatean jaso duen harreran.

Eskola jazarpenari aurre egiteko Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatutako KiVa programa Lehen Hezkuntzara zuzendua dago. Duela gutxi hasi ziren esperimentatzen Finlandian bertan Bigarren Hezkuntzari begirako programa, eta ikastolek interesa azaldu dute programa hori ere ekartzeko. Gai horretaz ere aritu dira bileran, eta ordezkari finlandiarrak gaia aztertuko duela hitz eman die ikastolen ordezkariei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios