El Correo

Enologia Berritzailea masterrean izena emateko epea zabalik da

Enologia Berritzailea masterrean izena emateko epea zabalik da
/ EFE
  • EHUko ikasketa honek mahastizaintza eta ardogintzaren profil profesional «oso eguneratua» eskainiko du, eta baita Bordeleko Unibertsitatearekin batera doktoretza tesia egiteko aukera ere

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Enologia Berritzailea master ofizialean izena emateko epea maiatzaren 31ra arte irekita dago. Masterrak aukera ematen du doktoretza tesia egiteko eta Bordeleko Unibertsitatearekin batera titulu bikoitza lortzeko. Enologia Berritzailea masterrak mahastizaintza eta ardogintzaren profil profesional «oso eguneratua» eskainiko du. Diziplina arteko gaiak landuko dira, baina batez ere upategiko jardueren koordinazioa, «gero eta aldakorragoa eta konplexuagoa den merkatuan posizio hobea lortzeko estrategiak osatzeko». «Horixe da, hain zuzen ere, masterraren eta beste batzuen arteko aldea, beste master batzuetan ardogintza izaten baita ardatz», azaldu du.

Diziplina askotako gaiak jorratuko direnez, masterra interesgarria izan daiteke arlo desberdinetako ikasleentzat, ez bakarrik nekazaritzaren arloko ikasketak dituztenentzat. Beraz, espezializaziorako bide izan daiteke ardogintzan interesa daukaten ikasle eta profesionalentzat. Gainera, EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak (UBx) hitzarmena daukate masterreko titulazio bikoitza lortzeko: Enologia Berritzailea eta Sciencies de la Vigne et du Vin de l'Ecole Nationale Supérieure des Sciences Agronomiques de Bordeaux Aquitaine.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate