Borrar
Bihar irekiko da datorren ikasturterako Batxilergoan eskaerak aurkezteko epea

Bihar irekiko da datorren ikasturterako Batxilergoan eskaerak aurkezteko epea

Ekainaren 20tik uztailaren 6ra matrikula egiteko epea irekiko da

elcorreo.com

Domingo, 30 de abril 2017, 23:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar irekiko da 2017-2018 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan. Azken urteetan ohiko bihurtu den moduan, izena emateko bi bide izango dira: on line edo ikastetxeetan bertan.

Internet bidez on line egin nahi dutenek, maiatzaren 2tik 11ra bitarteko epea izango dute (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus), eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eskaneatuta atxiki beharko dute, prozesu horretan bertan. Aurrematrikula ikastetxeetan bertan egiteko, berriz, 12ra arte egongo da epea zabalik.

2017-2018 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 208 ikastetxe publiko nahiz pribatu izango dira Euskadin, ondorengo hiru modalitate hauetako bat ikasteko: Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Artea. 2016-2017 ikasturtean 30.248 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.

Eskaerak aurkezteko epeak bukatu ondoren, ekainaren 1ean onartuen eta ez onartuen behin behineko zerrendak argitaratuko dira. Zerrenda hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean. Ekainaren 1etik 6ra behin behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea irekiko da, eta ekainaren 9an onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Ekainaren 16an lehenengo aukeran eskatutako ikastetxean onartu gabe gelditu diren ikasleei beste ikastetxe batean plaza esleituko zaie, eta, azkenik, ekainaren 20tik uztailaren 6ra matrikula egiteko epea irekiko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios